Guerreras Iberdrola Ligako lehen garaipenaz ia dastatu gabe, super amara Bera Bera hegazkin batera igo da gaur Malagaruntza, non bihar, larunbata, Costa del Solen aurka neurtuko ditu indarrak (Pérez Canca, 19etan. Lorena García – Aragoi– eta Antonio Javier García – Andaluzia).
Jon Begiristain entrenatzailea pozik agertu da “asteazkenean Beti Onaken aurka eman genuen irudi onagatik, defentsan, atepean eta erasoan lan ona egin baikenuen”. Entrenatzaileak aitortu duenez, “hasiera ez zen ona izan, baina gero defentsa eta atezainari esker” partida irauli egin zuen super amara Bera Berak eta horrek ahalbideratu zuen “denek jokatzek aukera izan, baita atsedena ematea ere”.
Costa del Sol Malaga líder da gol-aldea medio, Soliss Pozuelo de Calatrava taldea gaindituta (14-29). “Igo berri talde bati irabazi arren, garaipena ona da, etxetik kanpo irabaztea ez baita erraza, eta bere defentsa eta Merche (Castellanos) oso ondo aritu ziren”.
Begiristainek Malagatik nabarmendu du “etsai gogorra da, aldaketak izan ditu baina bloke osoa osatu du”. Eta azaldu du. “Bi estilotan joka dezake, bata Espe Lopez edo Sancha bezalako jokalari azkarrekin eta bestea alboko jaurtitzaileekin, hala nola Clabel, Brasil edo Rodríguez (Bera Berako jokalari ohia)”.
Bihar Donostiara iritsiko den Mathilde Plotton fitxaketa berriari buruz galdetuta, super amara Bera Berako entrenatzaileak nabarmendu du “Esperientzia du, Europan ere bai, defentsan eta erasoan kanpoko jaurtiketa aprobetxatu nahi ditugu”.
Ondorioz, asteazkeneko talde bera arituko da bihar Málagan.
































