Bera Bera

Seleccione su idioma

Euskadiko txapelketako bigarren fasea jokatze aldera Bera Bera Eskubaloiko kadete neska-mutilen eta jubenil nesken taldeek promozioei helduko diete bihartik aurrera igandera arte.

Eibarren antolatuko da jubenil mailakoa. Kasu honetan, talde bakarrak lortuko du txartela Euskal Ligan aritzeko. Lacturale Bera Berak Urdaibai Luruna taldearekin egingo du debuta Ipuruan bihar 17etan. Larunbatean 11,30etan, Eibar aurkari; eta igandean, 11,30etan donostiarrek Berango Urduliz taldearekin amaituko dute fasea.

Andoainen jokatuko da kadete nesken promozioa. Hiru talde sailkatuko dira Euskadiko txapelketara. Lacturale Bera Bera antolatzaileekin egingo du debuta bihar 19,30etan; larunbatean 15etan Urdaibai Renteria eta amaitzeko, Muskiz Azul, igandean 9,30etan.

Bidebietan eta Pasai Donibanen antolatu da kadete mutilen promozioa. Bera Bera Donibanek Sestao Trapagaran hartuko du Bidebietan bihar 17,15etan; larunbatean Pasaian 20etan Muskiz Azul aurkari eta igandean, 11,30etan, Hernani Onddi. Mutiletan ere, lau talde hauetatik hiruk lortuko dute txartela.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores