Euskadiko txapelketako bigarren fasea jokatu ahal izateko Bera Berak, datorren asteburuan, hiru promoziotan parte hartuko du: Lacturale Bera Bera jubenil neskak, Eibarren; Lacturale Bera Bera kadete neskak, Andoainen eta kadete taldeek, Pasai Donibanen.
Euskal Ligan aritu dira Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeak. Kluba bezala maila galduta, hiru taldek zuzenean jaitsi direlako hurrengo denboraldian zortzi taldez osaturiko multzoak sortze aldera. Asteburuan, Elgoibarren bi partidak irabazita, jubenil nahiz kadete taldeek aukera bat dute Euskadiko txapelketan jarraitzeko. Horretarako, jubenilen kasuan, lauko finala irabazi behar dute, Eibarren jokatuko dena ostiralean hasita igandera arte.
Jubenil neskak
Urtarrilak 23: Lacturale Bera Bera vs Urdaibai Luruna
Urtarrilak 24: Eibar Eskubaloia vs Lacturale Bera Bera
Urtarrilak 25: Lacturale Bera Bera vs Berango Urduliz Eskubaloia
Kadeteen kasua ezberdina da, izan ere, hiru taldek lortuko dute Euskadiko txapelketa jokatzeko aukera neska-mutiletan.
Kadete neskak:
Urtarrilak 23: Leizaran La Salle vs Lacturale Bera Bera
Urtarrilak 24: Lacturale Bera Bera vs Urdaibai Rentería
Urtarrilak 25: Muskiz Azul vs Lacturale Bera Bera
Mutiletan Bera Bera eta Pasai Donibane klubak izango dira antolatzaileak.
Kadete mutilak:
Urtarrilak 23: Bera Bera Donibane vs Sestao Trapagarán
Urtarrilak 24: Muskiz Azul vs Bera Bera Donibane
Urtarrilak 25: Bera Bera Donibane vs Hernani Onddi
Egunean zehar ordutegiak ezarriko dituzte Eibar, Andoain eta Pasai Donibanen.


































