Bera Bera

Seleccione su idioma

Bi aurpegi eman zituen atzo Bera Berak, Santanderren, Zilarrezko mailan. Lehen zatian, korrika egiteko gaitasuna izan zuen defentsari esker eta 8-13 aurretik iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, lehorte handia izan zuen erasoan –lau penalti ere huts eginda- eta Sinfínek partida berdintzeko aukera izan zuen baina Oihana Bautistak geldiketa bikaina egin zuen eta Ainara Lópezen golarekin puntuak poltsikoratu zituen.

Fitxa: Bera Bera 20 (13+7): Zabala Goñi, Álvarez (2), Vázquez (2), Azkue, Merino (2), López (5) eta Ruiz de Gauna (3) –hasierako zazpikoa- Urretabizkaia (3), Lizeaga, Sarriegi, Fresco (2), Garro (1), Salaverria eta Bautista (p.s.)

Datorren igande eguardian, Aiala Zarautz hartuko du Bidebietan, 12,15etan.

Euskal Ligan, Lacturale Bera Berak bi puntu lortu zituen jubenil taldearekin eta kadeteak Pulpo estutu zuen bukaera arte baina amore eman zuen.

Gipuzkoako txapelketetan, kadete mutilek hasiera ona eman diote bigarren faseari 39-27 Saieko menperatuz. Era berean senior taldeak Muttarpe gainditu zuen.  

Emaitzak:

Zilarrezko maila:

CAJA VIVA BLENDIO SINFÍN        19-20    BERA BERA

Euskal liga

Jubenil neskak

LACTURALE BERA BERA              25-23    CREADOS PULPO EK

Kadete neskak:

LACTURALE BERA BERA              31-32    TALAIA PULPO EK

Gipuzkoako Txapelketak:

Senior mutilak:

BERA BERA                     28-24    MUNTTARPE

Jubenil neskak:

GOIZPER BERGARA        29-19    BERA BERA URDINA

Kadete neskak:

BERA BERA URDINA       24-25    AMAMA TABERNA PULPO EK

Kadete mutilak:

Bera Bera Donibane  39-27    SAIEKO ARDOTXO- EL KUBANO –URUMEA

Infantil neskak:

BQD BIDAIAK PULPO     34-19    BERA BERA NARANJA

Infantil mutilak:

BERA BERA                     17-22    LANA ALOÑA MENDI K.E.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores