Bera Bera

Seleccione su idioma

Bigarren zatira arte itxaron behar izan zuen Bera Berak Etxebarrin irabazi ahal izateko Zilarrezko mailako lehen jardunaldian. Partidari ondo ekin zion Jon Begiristainek zuzentzen duen taldeak baina atsedenaldira bizkaitarrak aurretik iritsi ziren (14-12), partida menperatzen jarraitu zutenak 40. Minutura arte (18-16). Hortik aurrera eta norgehiagokaren amaiera bitartean, Bera Bera nagusi (22-28). Datorren igandea, Bidebietan 12,15etan, donostiarrek Urdaneta hartuko dute, etxean Los Chelines taldearekin galdu zutenak (29-37).

Fitxa: Bera Bera 28 (12+16): Zabala eta Bautista, Nahia Álvarez (3), Ainara López (4), Irati Azkue (2), Elene Vázquez (5), Elene Fresco (7), Ruiz de Gauna (1), Libe Sarriegi (1), Olaia Lizeaga (1), Naia Merino (1), Oihana Murgiondo (3), Ane Salaverria, Maren del Campo, June Garro,  

Bestetik, Euskal Kopan, Lacturale Bera Berako kadete eta jubenil taldeek amore eman zuten Kukullaga Etxebarriekin.

Eta Gipuzkoako txapelketetan, jubenil neskak Usurbil gainditu zuten eta senior eta kadete mutilen taldeak Urola eta Amenabar.

Argazkia: Oscar Araujo

Emaitzak:

Zilarrezko maila:

KUKULLAGA ETXEB.       22-28    BERA BERA

Euskal Kopa Jubenil neskak:

KUKULLAGA ETXEB.       30-18    LACTURALE BERA BERA

Euskal Kopa kadete neskak:

LACTURALE BERA BERA 33-39   KUKULLAGA ETXEB.

Gipuzkoako txapelketak:

Senior mutilak:

UROLA E.K. CRIST. G.     18-26    BERA BERA

Jubenil neskak:

BERA BERA URDINA       25-15    USURBIL K.E.

Kadete neskak:

UROLA E.K. ARKUPE T.   38-27    BERA BERA URDINA

Kadete mutilak:

AMENABAR ZKE             28-44    Bera Bera Donibane

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores