Zilarrezko mailako ligari ekingo dio asteburu honetatik aurrera Bera Berak, Kukullaga Etxebarri taldeari bisita eginez larunbatean 20etan. Horrez gain, beste sei norgehiagoka. Bizkaiko herri honetan ere Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Euskal Koparekin hitzordua du igandean 11etan eta Euskal Kopan baita ere, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kukullaga hartuko du Egian, larunbatean 10,30etan, kanporaketa iraultzea zaila badu ere.
Bestetik, Jubenil neskek Usurbil hartuko dute Bidebietan, larunbatean 16,15etan; kadete mutilek Zarauzko Aritzbatalden jokatuko dute igandean 13etan eta birritan arituko da Bera Bera Zumarragako Ispilla kiroldegian. Larunbatean, kadete nesken txanda izango da 16,15etan Urola Arkupe Taberna taldearekin eta igandean 11etan, berriz, senior mutilek Urola Cristalería Goiherri taldea izango dute aurrean.