Bera Bera

Seleccione su idioma

Euskal Koparekin abiatuko da Bera Bera Eskubaloiko bigarren taldea. Igandean, 12,15etan izango da, Artunduagako kiroldegian Grupo Kursaal Basauriri bisita eginez. Multzo hori Ermuko Errotabarrik osatuko du, eta donostiarrek irailaren 13ko asteburuan hartuko dutena Bidebietan. Irabazleak Zuazo izango du aurkari Euskal Kopako finalerdian.

Jon Begiristain izango da Zilarrezko mailan talde honen entrenatzaile. Asmoa iaz Maialen Pescador egindako lan oparoari jarraipena ematea da. Horretarako, hiru jokalari etorri dira orain arte, June Garro, Hendaiarra Bidasoatik; Naia Álvarez, Beti Onaketik eta Elene Fresco zarauztarra, super amara Bera Beraren deialdian sartuko dena biharko partidan. Horrez gain, Oihana Murgiondo jubenila ere sarritan arituko da talde honekin.

Baja dira June Ulazia, June Del Campo, Macicior, Briones eta Eguren ahizpak.

Bestetik, kadete mailan, neskak Saiekon jokatuko dute lagunartekoa, larunbatean 11etan eta mutilek, Bidebietan 12,15etan Hondarribiarekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores