Bera Bera

Seleccione su idioma

Euskal Ligan, Bera Berak Eibar hartuko du Bidebietan 16,10etan, azken aurreko jardunaldian. Aurretik, Herreria Bidebieta Bera Bera kadete mutilek Bidasoa izango dute bisitari leku berean 12,30etan eta ondoren, Lacturale Bera Bera kadete neskak Errotabarri liderra, 18,10etan.

Eta Bidebietan, eskubaloi festa amaitzeko, 20etan Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilak Aloña Mendirekin arituko dira. Igandea, Bidebietan Bera Bera Laranja infantil neskak 12,45etan izango dute hitzordua Urnietarekin.

Gainontzekoak, etxetik kanpo: Bera Bera Urdina infantil mutilak, Elgoibarren larunbatean 11,30etan; Lacturale Bera Bera jubenil taldea Eibarren 11etan eta senior mutilak, igandean La Sallen, 11,30etan.

Entrenaldi libreak

Datorren astelehenean, Bidebietako kiroldegian, 18etatik 19etara, entrenaldi libreak izango dira, hau da, edonor joan daiteke eskubaloia ezagutzera. Gauza bere, apirilaren 5ean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores