
Paris 92 eta Visitelche.com Elche taldeen aurka lortutako azkeneko garaipenak tarteko, SUPER AMARA Bera Berak boladari jarraipena eman nahi dio Palaun KH7 BM Granollers gainditzeko, astea borobiltzeko eta ligan lidergoan jarraitzeko (VOTV, 16,30etan).

Nabaritzen da astelehena jai eguna dela, izan ere, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hiru partida baino ez dute jokatuko eta seniorren kasuan lagunartekoa izango da, bihar goizean Bidebietan 12,30etan jokatuko dutena Urdanetaren aurka.

Zaletuen botuei esker, SUPER AMARA Bera Berako pibote Cristina Polonio seigarren jardunaldiko 'Guerrera Iberdrola' izendatu dute.