
SUPER AMARA Bera Berako Malena Cavo 14. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu du Federazioak web orrialdean jasotako bozkei esker.

Bederatzi partidetatik zazpi garaipen. Euskal Ligako bigarren fasean egin du debuta Bera Berak Urdaibai Bilboats gaindituz. Arratek Basaurin berdinduta, talde hauek tartea ireki dute sailkapenean: bizkaitarrak lider 13 puntuekin, eibartarrak jarraian 11 puntuekin eta donostiarrak ondoren 10 puntuekin.

SUPER AMARA Bera Bera eta Handbol Sant Quirz taldeek eskubaloi partida polita eskaini die Zumaiako Lubaki kiroldegira hurbil diren zaleei, donostiarraren garaipenarekin gozatu dutena (27-16) partida amaiera arte borrokatu duena.

SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata 19etan Handbol Sant Quirze hartuko du Zumaiako Lubaki kiroldegian (Lucas Cespo eta Pedro Eras, galizarrak) bigarren itzuliaren hasieran, helburu bikoitzarekin sailkapenean duen tartea mantentzea eta Zumaiako zaleen eta Pulpoko harrobiko jokalariekin gertu egotea.