Ostegunak 1 aean 12,00 tan Mislatan Akaba Bera Berak berriz ere Ferrobus´en aurka jokatzen zuen ligako itzuliko partidua. Donostiakoek Elda Prestigio liderra gainditu ondoren Mislatan puntuak lortzeko gogotsu agertu ziren. Valentziakoak adi zeuden azken bolaran bere jokua ohiz kanpokoa izaten ari delako .Bi taldeak urduritasun haundiarekin irten ziren eta Ferrobus abantailarekin hasi arren, donostiakoak berehala berdinketa lortu zuten eta talde haundi honeri arazo larrietan jartzea lortu ere. Ohizko defentsa bortitzarekin donostiakoek aurkarien jokua eragotzi eta lehen zatia amaitu arte markagailuan berdinketa ugariak eman ziren, baina momentu hauetan Akaba izandako akats batzuen ondorioz Ferrobusek 4 goleko abantaila lortu eta atsedenera 11-7 emaitzarekin joan ziren. Bigarren zatiaren hasieran valentziakoen jokua antzekoa izan zen, bizitasunik gabe, eta Akabak partidu ona egin ez arren, azken bost minutuetan gol batera jartzea lortu zuten. Berriz ere donostiakoen akatsak agertu ziren eta Ferrobusek abantaila txiki hori mantentzea lortu zuen. Bi penalti huts egitea eta baloi ugari galtzea oztopo haundia izan zen Akabarentzat.Akabako golegile haundiena Tati Garmendia izan zen 8 golekin. Hurrengo partidua larunbatak 3 an L´Elianan izango da Mar Osito taldearen aurka. Partidu honetan epaileak kataluinako Casple eta Martorell jaunak izango dira.
Larunbatak 3 an 19,00 tan L´Elianan Akabak Mar Osito txapeldunaren aurka jokatzen zuen eta partidu hau donostiakoentzat momentu historiko bat bihurtu zen, 12 urtetan lehen aldiz valentziako taldea gainditzea lortu zute, bere etxean gainera. Garaipen honek alde batetik Akaba europako helburuetarako egoera honean jartzen du ,datorren astean Bidebietan 19:00 tan Vicarren aurka jokatu behar duen partidu garrantzitsuari begira, bestalde Mar Osito taldearen egoera, liga txapelketako lehen postua galdu du Eldaren mesederako (aurreko astean Eldak Osito gainditu zuen 25-24), Partidua ekintza guztietan erabatekoa eta sutsua izan zen, donostiakoak oso motibatuak zeuden eta ate aurrean eraginkortasun haundiarekin , baloirik galdu gabe, lehen momentutik aurrez aurre jarri ziren eta valentziakoek markagailuan aldentzea ezin zuten lortu, Akabak jokuan markatu zuen presioa jasan behar izan zuten, Defentsak behin eta berriz Ositoren erasoak gelditzen zituen eta erasoak berriz valentziako defentsa gainditzeko tokia aurkitzen zuen beti, jaurtiketak eta erasoak gol bihurtuaz. Penalti jaurtiketen porzentaia ere 100% izan zen Eli Pinedoren eskuetan. Atsedenera 14-14 emaitzarekin heldu ziren. Osito taldeak Tati Garmendia gain banakako defentsa jarri zuen baina Akabak bere joku maila onarekin jarraitu zuen. Minutuak igaro eta valentziako taldea urduri jartzen joan zen eta bere kalterako Cruz Robles atezaina agertu zen talde aurkaria guztiz txikitzen. Cristina Mayok partidua aurrera ateratzeko Moskova atera behar izan zuen baina tade indatu batekin eta partidua irabazteko asmoz aurkitzen zen talde batekin topo egin zuen. Moskovak ez zuen golik lortu (sinestezina) eta valentziako taldeak ezin izan zuen Akaba taldea makurrarazi. Amaierarako bost minutu falta zirenean Akabak 3 goleko abantaila hartu zuen, Morskovak aldaketa bat gaizki egin ondoren 2 minututarako kanporatu ondoren liskar haundia egon zen valentziako taldea eta epaileen artean. Presio guzti honekin donostiakoak argi ibili ziren eta Ositok egindako banakako defentsa jasan eta balioa mantentzen jakin zuten garaipena lortu arte, Bera Bera taldearen alaitasuna gainezkatuaz. Partidu bikaina jokatu zuten. ¡¡¡ ZORIONAK !!!. Akabako golegilea Eli Pinedo izan zen 10 golekin, talde osoaren lana azpimarratuaz. Hurrengo partidua Akabaren helburuentzat garrantzitsua izango da, Vicar Goya´ren aurka Bidebieta, eta epaileak Martin Franco eta Monroy Gonzalez jaunak izango dira.
Bi taldeak ekainan ospatuko den GRANOLLERS CUP´03 txapelketa internazional ospetsuan parte hartuko dute. Horretarako azoka txiki bat antolatu dute Anoetan (Donostian) igandetan dagoen merkatuan. Zehazki, igandeak 4 eta 11 ean goizez izango da. Bidai eta txapelketa hontarako diru bilketa egiteko beharrarekin, zale eta kideen laguntza eskatzen dute, hurbildu daitezela postu honetatik eta zihur gauda interesgarri den zerbait topatuko dutela. Ekarpen honekin ilusio eta ahalegin haudiz prestatzen ari diren abentura honetan behar duten laguntza izan dezaten. Hemendik, eskubaloi saileko neskekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Espainiako Taldeak ez du hurrengo Europako txapelketa jokatzeko sailkapena lortu, Portugalen aurka eta Norvegiaren aurka alde minimo batekin galdu ondoren. Egun batzutan atseden hartu ondoren bi jokalariak prest aurkitzen dira berriz ere taldearekin lanean hasteko, larunbatean Bidebietan Eldaren aurka jokatu behar duten hurrengo partidua prestatzeko. Esperientzia oso ona izan da bi jokalarientzat eta Nely Carlak nazionalitatea lortu ondoren selekzioarekin jokatzea lortu du, bere helburuetako bat gauzatuaz.
Bi jokalariak igandeak 20 an itzuli ziren eta dagoeneko taldearekin aurkitzen dira hurrengo larunbatean Eldaren aurka jokatu behar duten partidua prestatzen. Valentzian egon dira eta Ferrobus taldearen aurka jokatutako lagunarteko partidua selekzioak galdu egin zuen. Selekzioaren hurrengo deialdia Maiatzan izango da eta bi jokalariak berriz deituak izateko itxaropena dute.