Garaipen berri honekin donostiakoak sailkapeneko lider bezala jarraitzen dute partidurik galdu gabe. Partidua espero zena baino errazagoa izan zen, eta atsedenerako lortu zuten abantaila funtsezkoa izan zen, 8-18 emaitzarekin.Bigarren zatia ere lehenengoaren antzekoa izan zen, jokalari guztien jokabidea azpimarratuz. Golegileak hauek izan ziren: Suarez 8, Pires 6, Perez 5, Cercadillo 5, Curto 4, Otero 3, Pedrera 1
Partidua lehen zatian erabakia geratu zen 2-22 erabateko emaitzarekin eta bigarren zatia konpromezu hutsa izan zen,entrenatzaileak ez oizko jokalariak kantxaratzeko aukeraz baliatu zen. Garaipen berri honekin sailkapeneko lider bezala jarraitzen dute. Golegileak hauek izan ziren: Lazcoz 13, Elgarresta 7, Citu 5, Eizaguirre 2, Silva 1, Gonzalez 1, Valle 1
Sestaoko talde jubenila sailkapeneko azken postuan aurkitzen da partidurik irabazi gabe, beraz donostiakoak lider bezala jarraitzeko garaipena lortu beharko dute. Partidua igandean 10.00etan izango da.
Donostiakoak partidu zaila jokatu behar dute Sestaon, igandean 12:00tan. Liderraren aurka jokatzen dute, denboraldi guztian zehar talde indartsu eta gogorra dela egiaztatu duen taldea da eta maila ondo ezagutzen duten jokalari beteranoz osaturiko taldea ere.
Igandean 10,00etan Errenteriako polikiroldegian, donostiakoak azken emaitzen ondoren hirugarren postuan jartzea lortu duen Ereintzaren aurka jokatuko dute. Kadete taldeak liga amaiera honetan argi ibili beharko du sailkapeneko lider bezala jarraitzeko aldea mantentzeko.