AKABA BERA BERAk, abenduaren 27 a eta 30aren artean ABF Kopa jolastuko du Alikanten.Kopa honetan, 2003/2004 denboraldian lehendabiziko bost postuetan sailkatutako taldeek eta kopa antolatzen duen taldearen artean jokatzen da. Bi talde ezberdinetan banatzen dira sei taldeak. Koparen lehengo taldean jokatuko du AKABA BERA BERAk, ORSAN ELDA PRESTIGIO eta S.D. ITXAKOrekin batera. Bigarren taldea osatzen duten taldeak ASTROC SAGUNTO, CEMENTOS LA UNIÓN RIBARROJA eta MAR DE ALICANTE URBANA dira. AKABA BERA BERAk PETRER Polikiroldegian jokatuko du abenduaren 28an arratsaldeko 9tan S.D. ITXAKOren aurka. Abenduaren 29an berriz, arratsaldeko 9tan ORSAN ELDA PRESTIGIOren aurka jokatuko du polikiroldegi berean. AKABA BERA BERA lehenengo taldearen irabazlea suertatzen baldin bada bigarren taldearen irabazlearekin jokatuko luke abenduaren 30ean PITIU ROCHEL polikiroldegian arratsaldeko 7,30tan. Nagore Zipritia eta Verónica Valverde, belaunean duten lesioak direla eta etxean geratuko dira.
AKABA BERA BERA taldeak abenduaren bukaeran jokatuko duen ABF Kopa prestatzeko asmotan, hiru partidu jokatuko ditu honako aste honetan.
Lehenengoa, gaur, abenduak 15ean, arratsaldeko 20:00etan Bilbon jokatuko du ZUAZO taldearen aurka.
Bigarrena, bihar, abenduan 16ean, arratsaldeko 18:15etan GASKA POLIKIROLDEGIAN ITXAKO taldearen aurka.
Hirugarrena, larunbatean, abenduan 18an, arratsaldeko 16:15etan HERNANIKO POLIKIROLDEGIAN, CASTRO taldearen aurka.
Lehenengo zatiari dagokionean, 25. minutura arte markagailua nahiko berdindua joan zen, baina hala ere, kanpoko taldea beti ere aurretik joan zen markagailuan. 25. minutuan markagailua 11goletara berdindua baldin bazegoen ere, deskantsura markagailuan 11-16 joan ziren.
Bigarren zatiari dagokionean, Jockelyn atezainaren lana nabarmentzekoa izan zen. Baloi asko gelditu zituen, baina hala ere bere geldiketak ez dira ziren nahikoak markagailuan aurrera egiteko. Etxeko taldeak balioak galtzen jarraitu zuen eta jaurtiketetan ere ez ziren nahi bezain fin ibili. RIOBARROJAko Oliveira atezainak egindako lana ere nabarmentzekoa da.
genuen.
Golegileak honako hauek izan ziren: Fiedel(5),Kowalska(4),Larreategi(4),Pinedo(2),Esme López(2), Zipitria(3),Zulai Agirre(1) eta Valverde(1).
AKABA BERA BERA taldeak larunbatean, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:45tan BIDEBIETAKO polikiroldegian
jokatzen du CEMENTOS LA UNIÓN RIBARROJAren aurka.
CEMENTOS LA UNIÓN ABF ligako plantila osatuenetako bat dauka. Ania Ejsmont (poloniarra), Zornitza Koleva (bulgariarra), Svtlana Rozintseva (atezain errusiarra), Jacqueline Oliveira (atezain brasildarra) eta Isabella Floricica (errumaniarra) bezalako nazioarteko eta atzerriko jokalariz betetako taldea da, eta gainetik, Susana Pareja eta Patricia Alonso jokalari nazionalak ditu gure jokalari ohi Nely Carla eta Eli Pinedoz gain.
Larunbatekoa oso partidu interesgarria da, izan ere, AKABA BERA BERAk bi puntuak eskuratzen baldin baditu, CEMENTOS LA UNIÓN RIBARROJAren aurretik jarriko da, eta ligako laugarren postura igoko litzateke.
Partiduaren arbitroak Merino Mori eta Moyano Prieto (C.A.León)izango dira.
Partidako 40.minutu arte Akaba Bera Berak ezin izan zuen markagailuan aldea atera, eta partiduan berdintasuna nabaria izan zen. Baina minutu honetatik aurrera 15-3 partzialarekin Akabak partida amaiera bikain bat burutu zuen.
Golegileak hauek izan ziren: Ziarsolo (7), Fiedel (6), Tati (4), Zulai (5),Kowalska (2), Esme Lopez (4), Zipitria (1), Larreategi (2), Pinedo (1) eta Tienstra atezaina (1).