Arratsalde honetan abiatuko da Akaba Bera Bera Alemaniako Bad Urach hirirantz, Europako uda txapelketen ospetsuenetako batetan, Sika Cup 08, parte hartzeko. Bertan Europako talde boteretsuenetakoei aurre egingo die.
27 de agosto de 2008.
Bascherage (Luxemburgo) Txapeldunen Lehiaketan garaileak izan ondoren, Akabaren neskak Superliga ABFerako prestakuntzan eragingo du. Abuztuak 29tik 31era maila handiko Kometal (Macedonia), Hypobank (Austria), Zvezda (Errusia), Byassen (Noruega), Brasov (Errumania), eta Goppingen eta Bayer Leverkusen talde alemaniarrei aurre egingo dio.
Leihaketa honetan partidak 30 minutukoak izango dira eta talde guztiek besteen kontra jokatu behar izango du. Ostiral arratsaldean martxan jarriko da leihaketa, bi partida izango baitute. Larunbatean jardunaldi osoa izango dute, talde bakoitzak lau partida jokatuko duelako. Bukatzeko, igande goizean lehenbiziko fasearen azkeneko partida jokatuko dute, eta sailkapena lortzekotan, finalerdietan eta finalean hartuko du parte. Beraz, donostiarrek agian 9 partida jokatu behar izango dute, eta honi buruz Reyes Karrere prestatzaileak adierazi du “nekepean lana egiteko parada ematen du, eta erritmo altuan, egokia da lan hau sartuan gauden prestakuntza momentu honetan”.
Luxemburgoko leihaketan gertatu zen bezala, Alemanian Akabak izango duen jokalarien kopurua txikia izango da, nahiz eta Pekín izandako jokalari frantziarrak, Tervel eta Lacrabère, taldearekin berriro egon. Azkenekoak, Alexandra Lacrabèrek, Joku Olinpikoetan zaintiratu sendoa egin zuen, eta ez du ematen Alemanian jokatzeko aukera izango duenik. Honetaz gain, Esme López eta Libe Altuna hegaleko ezkertiarrak oraindik lesionaturk daude; eskerrak, Altuna taldearekin entrenatzen du eta lesioa ahazteko zorian dago.
Kontrako konsiderazio guzti hauek kontutan izanik, taldea Alemaniara ilusio osoz eta lan egiteko gogoz joango da, eta entrenatzaileak aipatu duenez, “aukera ona da %100era partidak jokatzeko talde indartsuenen kontra. Esaterako, Brasov izan zen Errekopako finaletik kanpo utzi ginduena eta Bayer Leverkusen Bundesligako talde boteretsuenetako bat da”.
Leihaketa honten parte hartu ondoren, eta aurredenboraldiko partidak bukatzeko, Irailak 3an BM Zuazo Barakaldoren kontra izango du partida. Talde hau izango da ere ligaren estreinaldiaren arerioa, Irailak 13an.
Abuztuak 1ean hasiera eman zion Akaba Bera Berak 2008/09 denboraldiari, eta handik aurrera martxan jarri dira klubeko besteladko taldeak, eta jokalarien zerrenda betetzen ari dira hurrengo txapelketetan ilusio osoz aritzeko.
Bigarren Nazional Mailako ordezko taldea Abuztuak 27an jarri zen martxan, Prefente mailara bueltatzeko lanari hasiera emanez, eta helburu hori lortuta, bere kategoriako Euskadiko talde hoberenen artean egoteko. Horretarako, klubak taldea zuzentzeko Jesús Pino ekarri egin du, esperientzi handiko da Donibane Eskubaloia taldetik ekarritako entrenatzailea. Igoera lortzeko, Pinok 13 jokalari gazte eta gogotsu izango ditu.
Bestalde, gazte mailako taldeak Abuztuak 25ean hasi zituen entrenamenduak, eta sesio gogorrekin egin du, Jon Sokes entrenatzaile berriak sasoi hobean izan nahi baitu bere talde kopurutsua. Bigarren Nazionaleko taldearekin gertatzen den bezala, klubak lortu izan du esperentziadun entrenatzaile bat izatea, hainbat urtetan Bidasoaldean eman dituena eta Euskadiko Eskubaloi Federazioakin kolaborazioak egin dituena.
Klubeko harrobian egiten ari den berregituraketa kadete mailako taldeari ere iristi da, eta Jon eta Martin usurbildarrak izango dira taldearen entrenatzaileak. Talde honen lehenbiziko entrenamendua Irailak 8an izango da, 16:45etan, Bidebietako Kiroldegian.
Bukatzeko, infantil mailako taldeak oraindik ez dago erabat osatuta, klaseak hasi arte ez delako posible izango. Dena den, argi dago talde hau Ainhoa Garcíak zuzenduko duela.
Bera Bera Eskubaloiak apostu gogorra egin du harrobia berritze eta bultzatzeko, eta horretarako prestatzaile berriak lortu ditu eta jokalariekin konpromiso indartsuagoa hartu egin du, formazio eta promozio kategoriak sendotzeko.
Aurredenboraldiko lehenbiziko torneoak ezin izan du amaiera hobea izan Akaba Bera Berarentza, Bascharage (Luxemburgo) Txapledunen nazioarteko Leihaketan garaipena lortu baitu finalean Olimpija Ljubljana talde esloveniarra 32 eta 21 gaindituz.
Merezimendu osoz lortu dute donostiarrek txapelketa hau, bi egunetan sei partida jokatu ondoren, bakarra galdu izan dute, esloveniarren kontra aurreko faseetan, eta lortu dute finalean gainditzea. Garaipenaren oinarria defentsa izan da, baloi ugari berreskuratzeko aukera izan baitute, eta horrela kontraerasoak antolatzeko paradak sortu dira. Txapelketaz gain, Tati Garmendia izendatu egin dute Jokalaririk Onena.
Finalean, Akabak nekea kontrolatzen trebea izan da, eta markagailuan abantaila lortu dutenean, kapazitate handia azaldu du partidaren erritmoa kontrolatzeko, erabakitzen noiz korri egitea, eta noiz gelditzea. Hala eta guztiz ere, partidaren hasieran esloveniarrek lortu dute bi goleko abantaila, baina berehala donostiarrek lortu dute aurrean jartzea, eta atsedenaldian 15 eta 12 ziren aurretik. Bigarren zatian, 8-0eko partzialak lortu du Akabak eta bertan partidaren jabeak izan dira, eta lortu egin dute azkeneko hamar minutuak lasaiagoak izatea.
Zailagoa izan dute goizean finalerdiko partida, non 23 eta 19 gainditu egin zuten Trier talde alemaniarrak. Talde honek, duela hiru urte, donostiarren kontra jokatu zuen EHF Kopako 16.etako kanporaketa, eta Akabak penaltitan kanpoan utzi zuen talde germaniarra.
Talde honek oso boteretsua da kanpoko jaurtiketetan, eta partida hasieran zailtasuna izan du Karreresen taldeak defentsan aritzeko, bai jaurtiketak ez egoteko, eta baita pivotarekin egiten zituzten konbinaketak geldiarazteko. Horren ondorioz, lehengo zatian 3 goleko desabantaila izan zuten, baina atsedenaldian hamarna zen markagailuan.
Bigarren zatian, ordea, defentsa eta atezaina oso ondo aritu zen, eta horrek probokatu egin zuen kontraerasoak antolatzeko aukera gehiago izatea, garaipena lortzeko oinarrizkoa izan dena.
Txapelketa honetan izandako lan txukunak adierazten du orain arte egindako lana ildo honetik doala, eta Karreresek lortu egin duela taldea bat egiten, nahiz eta lau baja izatea Luxemburgon. Hurrengo astean, abuztuak 29 eta 31 bitartean, Bad Urach (Alemania) hirira joango da taldea Sika 08 Cup Txapelketan parte hartzeko. Txapelketa hau udako inportanteenetako bat da, eta bertan arerio boteretsuak izango ditu, halaber, Kometal (Macedonia), Goppingen (Alemania), Hypobank (Austria), Zvezda (Errusia), Brasov (Errumania), Byassen (Noruega) eta Bayer Leverkusen (Alemania).
Akaba Bera Berak bere aurredenboraldian izan dituen lehenbiziko emaitzak ezbedinak izan dira. Dena dela, Luxemburgoko Txapeldunen Lehiaketan estreineko jardunaldian itxura ona eman du talde donostiarrak, bere multzoan bi partida irabazi eta bestea galdu egin baitu.
Torneoari hasiera eman zion Akabak Schouweiler sedean, Besançon talde frantziarrari 21 eta 20 irabaziz, hasieratik bukaera dominatua izan zuen Reyes Karreresek zuzentzen duen taldeak. Zerbait aipatzekotan, esan behar da taldeak erakutsi zuen defentsa ona izan zela, eta erasoan ondo bukatu zituzten bere aukerak hegaletik. Atsedenaldian, donostiarren abantaila lau golekoa zen, eta bigarren zatia hasi bezain laister, lortu zuten bost goleko errenta izatea. Dena den, eta Akabak jaso zituen hiru exklusioen ondorioz, frantziarrek lortu zuten bi kontraeraso burutzea eta bi goletara jarri zen. Hala eta guztiz ere, garaipena Akaba Bera Berarentzat izan zen.
Jardunaldi luze honen bigarren partida RK Olimpija Ljubljana talde esloveniarraren aurka izan du Akaba Bera Berak, eta bertan lehenbiziko porrota jasan behar izan du, 21 eta 24koa izan zen bukaeran emaitza. Partida oso parekatua izan da, eta halaxe azaltzen zuen atsedenaldian emaitzak 10 eta 10ekoa zela. Nahiz eta bigarren zatian ezin izan zuen garapiena lortu, Akabak oso maila ona erakutsi zuen defentsan, batez ere pase lerroan eginikoa. Dena den, esloveniar talde boteretsuak lortu du azkenean garaipena partida honetan.
Ezinhobeto bukatu egin du taldeen faseak Akaba Bera Berarentzat, Trier alemaniarren kontra 21 eta 20 emaitzarekin garaipena lortu bait zuen, beste multzoarekin gurutzerakoan lehenbiziko postuan sailkatu delako. Partida hori irabaztekotan, lortuko du lehiaketa famatu honen finalerdietan sartzea. Garaipena lortzeko oso ondo antolatutako defentsa bat azaldu du, batez ere pase lerroak ezabatuz, eta erasoan talde jokoa izan da nagusiena, baloirik gabeko akzioetan oso ondo arituz, garaipena lortzeko Karreren taldearentzat.
Akaba Bera Berak 21 eta 16 irabazi egin dio Fémina Vissé talde belgiarrari, Luxemburgoko Txapelketen Lehiaketaren multzo ezberdinak gurutzatzen ziren partidan, eta horren ondorioz finalerdietarako sailkatzea lortu du, Trier alemaniarren kontra jokatuko duela.
Reyes Karreren jokalariak oso nekaturik zeuden, lau partida jolastu baitute jardunaldi beran, eta hori dela eta, Amélie Godjo pivote frantziarrak ezin izan du jokatu izterran kontratura bat izan duelako. Azkeneko egunetan jadanik arazoak izan ditu gorputz atal horretan.
Partidan abantaila nabarmenak izan ditu talde donostiarrak, lehenbiziko zatian 8 goleko diferentzia lortu izan duela. Bigarren zatian, ordea, abantaila mantentzea besterik ez du egin taldeak. Gainera, Akaba Bera Beran minutu asko izan dituzte Patricia Aisa eta Kattalin Olasagasti gazteak.
Bihar, 12tan, finalerdietako partida jokatuko dute Trieren aurka. Talde hau multzoen fasean gainditu egin zuen Karreren taldeak 21 eta 20. Txapelketaren finala arratsaldeko 6tan izango da.