
Zumaiako Lubaki kiroldegiak hartuko du bihar asteartean (20etan) iazko denboraldiko Euskal Kopako finala, super amara Bera Bera eta Zuazo taldeen artekoa. Donostiarrek San Adrian kanporatu zuten apirilean Bilbon ospatu zen finalerdian eta bizkaitarrek, Aiala Zarautz.

Asteburuko emaitzen artean azpimarragarrienak dira Euskal Ligan senior taldeak lortutako garaipena, Gascan Egiaren aurka. Nely Carla Albertok zuzentzen duen taldea lider da, jokaturiko sei partidak irabazita. Gainera, Bidebietan bueltan, Amaia Eguren jokalariak hiru gol sartu zituen.
Lacturale Bera Bera eta Herrería Bidebieta taldeek, aldiz, amore eman zuten Elgoibar eta Bidasoaren aurka.

2019an orduko EHF Cupeko multzoen fasea jokatu zuenetik, super amara Bera Berak ez du inoiz hain gertu izan Europako ligaxkara itzultzea. Eta hori erronka zaila zen, are gehiago joaneko partidaren aurkako emaitzarekin (39-32), baina balentriari aurre egiteko arrazoiak, itxaropena, ilusioa eta motibazioa zeuden. Eta datuak. Baina azken minutua krudela izan da, ez du egindako partida saritu, Gascari eskaini dion ikuskizuna, harmailak betea, taldeak behar zuen bultzada emanez eta kanporaketa pasa izan balu bezala agurtu duena. Lehenengo Karstenek, minutu bat baino gutxiagoren faltan, eta gero Boadak, partida amaituta, zazpi metroetatik kanporaketa berdintzea eskuetan izan dute, baina ezin izan dute Granlund atezaina gainditu.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek Bidebietan, Gascan, Yoldin, Ordizia, Legazpin eta Elgoibarren arituko dira asteburu honetan.
Euskal ligan, senior taldeak Gascan hartuko du Egia larunbat arratsaldean; Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeek Elgoibarren jokatuko dute; Herrería Bidebieta taldeko mutilek, aldiz, Bidasoa izango dute aurkari larunbat goizean Bidebietan.