Nahiz eta ligako laugarren jardunaldia besterik ez izan, Pitiu Rochelen bihar izango den partida, arratsadeko 7etatik aurrera, Mar Alicante eta Akaba Bera Bera taldeentzako benetan garrantzi handikoa izango da, ez dutelako nahi izango ligako lidergoan diren Itxako eta Elda taldeetatik urruti geratzea.
Donostiarrek, pasa den astelehenean ligako txapeldunaren kontra galdu egin zuten, eta sensazio onak berreskuratu nahi ditu, hurrengo jardunaldietan bi partida jarraiturik izango dutelako Alacanten, Mar Alicante eta Elche Mustang izango dutelako aurrez aurre, EHF Kopan izango diren bi taldeak.
Reyes Karreren taldeak izango duen zailtasun nagusiena Raph Tervelen lesioa izango da., pasa den astelehenean jadanik ezin izan zuela jokatu, bere selekzioarekin World Cupen izandako bizkietako giharran lesioagatik.
Selekzio frantziarraren kapitainak behartuko du Reyes Karrere irtenbideak bilatzera, eta horien artean ziruaski Olasagasti defentsan, eta Herrero erasoan gazteek aukera izango dute minutuak izateko.
Alcanteko taldeak benetan arerio zaila da, baina iaz bitan irabazi egin zion Akaba Bera Berak, eta bitan gol bakar batengatik. Gainera, bi partidak berdintsuak izan ziren, garaipena lortzeko donostiarrek zazpi goleko diferentzia gainditu behar izan zutelako.
Goi taldeen artean gehien fitxatu duena izan da Esteban Roigen taldea. Tadean Bea Fernández eta Isabel Ortuño jaurtitzaileek jarraitzen dute, eta beraiekin hegaleko internazionala Carmen Martín. Eta aurten iritsi dira Nuria Benzal zentral internazionala, Cristina Maestro atezaina, defentsan gogorrak diren Dara Carvalho eta Vero Verdú, eta Bea Morales hegaleko trebea.
Dena den, eta taldea izarrez beteta izan arren, Mar Alicantek ez du hasiera ona izan ligan, nahiz eta Vicar Goyaren kontra garaipen erraza izan, gero bi porrot jarraiturik izan ditu Itxako eta Elcheren kontra. Horregatik, Akaba Bera Berak garaipena lortzekotan, ligako titulutik urruti geratuko zen talde alacantarra, liga hasi besterik egin ez duenean.
Partida hau Jesús eta Jorge Escudero Santiuste epaile kantabriarrek zuzenduko dute.
Hurrengo Urriaren 17an, 2010ko Europako Txapelketako sailkapenerako izango den liga etena aprobetxatuz, Mundakan (Bizkaia) izango dira Euskadiko Kopako emakumezko eskubaloiko finalerdiak, eta Akaba Bera Berak Lehenengo Mailako Zarautzen kontra jokatuko du berea.Finalan Kukullaga eta Zuazo izango dira aurrez aurre, eta hurrengo egunean, Urriaren 18an, izango da finala.
Nesken Euskadiko Kopak formato berria izango du aurten, perstigio gehiago jabetzeko, eta asteburu berean zentralizatuta ikusleek bi finalerdiak ikusi ahal izateko, eta hurrengo egunean, leku berean, finala. Gainera, edizio honetan ziurtatuta dago finalan talde bizkaitar eta gipuzkoar bana izango dela, finalerdietan bi gipuzkoarrak eta bi bizkaitarrak izango direlako aurrez aurre.
Faboritoa da Akaba Bera Bera titulua lortzeko, jokatu den guztietan irabazi egin duelako. Gainera, bestelako taldeak Lehenengo Mailakoak izateaz aparte, taldean ia jokalari guztiak izango dira, Jorge Dueñasek ez du Akaba Bera Berako inor deitu Europako Txapelketarako sailkapeneko lehenbiziko partidetarako.
Ligako hirugarren partidara Akaba Bera Bera eta Itxako iritsi dira partidarik galdu gabe, eta titulua lortzeko hautagai izan nahi dute hasieratik.
Ateleheneko arratsaldeko 7:30izango da partida, bi klubek hala erabaki dutelako Tervel eta Goudjo, Akaba Bera Berako jokalariak, World Cup jokatzen bait dira Frantziako selekzioarekin.
Interesgarria izaten ari da ABF ligako hasiera, Akaba Bera Bera, Elda eta Itxako badira partidarik galdu ez duten bakarrak, eta berriro ere izango dira aurrez aurre donostiarrak eta nafartarrak, duela hiru aste bazuten jokatu partida ofiziala, denboraldiko lehenengo titulua, Superkopa, Itxakok irabazi egin zuela gol bakar batengatik.
Klasikoa bihurtu da partida hau ligan. Bien arteko norgehiagokak biziak izan dira beti, emaitza asmaezina, eta inork baino hobeto ezagutzen dute elkar.
Nafartarrak, liga eta EHFko txapeldunak, gipuzkoarren kontra, Kopako txapeldunen kontra, eta Itxakoren areriorik finena lehiaketa horretan. Kirol mendekuaren gura Akaba Bera Beran etxean Superkopa galdu ondoren, eta azkenean ligarako burrukan sartzeko asmoz, eta ligan lortutako azkeneko garaipena Reyes Karreren taldeari gogoak emango dizkio.
Bestalde, Itxako momentu onean dago, Mar Alicante, ligarako beste arerioren kontra irabazi ondoren, eta titulu gehiago lortzeko gose. Aurten ligari, Kopari eta Txapeldunen ligari ekingo diote.
Partida honetarako Akaba Bera Berakin berriro izango dira fitxaketa atzerritarrak, Punko ahizpak eta Ana Krizanac atezaina, betirako tramite administratiboak soluzionaturik, eta astean zehar entrenamenduetan ageri dira. Dena dela, ezin izan dute taldearekin lan egin Tervel eta Goudjo frantzesak, bere selekzioarekin direla World Cup jokatzen, baina ligako partidarako iritsiko direla.
Bera Bera taldeko Kadete eta Gazte Mailako taldeek denboraldi ofiazalari ekingo diote hurrengo igandean, Euskadiko Txapelketan.
Partidak Atlético Basauriren kontra izango dira, Bidebietan, 10:30etan eta 12:00etan.
Bi talde hauek iazko denboraldian lortu zuten Euskadiko Txapelketan aritzeko aukera.
Kattalin Olasagasti, Ane Herrero eta Alba Menéndez, Akaba Bera Berako jokalariak junior mailako Espainiako selekzioak deitu ditu Polonian izango den “Kepno Cup” txapelketarako, Urriaren 16tik 18ra.
Las jugadoras del Akaba Bera Bera Kattalin Olasagasti, Ane Herrero y Alba Menéndez han sido convocadas por la selección española junior para tomar parte en el torneo “Kepno Cup”, que se disputará del 16 al 18 de octubre.
Sagrario Santanak, selekzioko prestatzaileak, kontuan izan du Akaba Bera Berak egin duen denboraldi hasiera, eta hiru jokalari gazte hauek egindako ahaleginak, txapelketara honetarako deiakin. Bertan, Espainiaz aparte, Frantzia, Errusia eta etxeko Polonia, bi taldekin.
Deia jaso dute Urriak 12rako, behin Elche-Mustang talderaen kontra ligako partida jokatzea, eta berriro itzuliko dira Donostiara 19an, Bidebietan izango den ligako partida Feve Gijonen kontra prestatzeko.
Kattalin Olasagasti eta Ane Herrero ohizko jokalariak dira jadanik selekzio honetan, eta bietako lehengoak ere bi alditan izan da internazionala helduen selekzioarekin. Abuztuan biak Europako Txapelketan izan ziern, Hungarian izan zela, eta seigarren postua lortuz.
Txapelketa horretara joan baino lehen deia jaso zuen Alba Menéndez ere, baina azkenean ez zen Santaren zerrendan sartu Europako txapelketan parte hartzeko.
Denboraldi hasiera oso ona izan dute hiru jokalari gazte hauek. Kattalin Olasagastik garrantzia izan du defentsako erdian, eta ligako lehenengo partidan, Marina Parken kontra, gol bat lortu zuen. Partida horretan ere Alba Menéndezek bere debuta egin zuen goi mailako emakumezkoen eskubaloian, eta bi gol lortu zituen. Bigarren jardunaldian, Vicar Goyaren kontra bere aukera izan zuen Ane Herrero debutatzeko, eta zoragarria izan zen berak betetetako lana, 30 minutu baino gehiago jokatuz eta 5 gol lortuz.
Tervel eta Goudjo Frantziako selekzioarekin
ABF ligako liderra da orain Akaba Bera Bera, golaverage hobea izanda, baina puntutan Itxako eta Eldaren berdindurik. Leku zoragarri hori mantentzeko asmoz aritzen dira donostiarrak, hurrengo astelehenean, Urriaren 28an, Bidebietan jasoko duela ligako txapelduna, Itxako. Entrenamendu horietan ez dira Tervel eta Goudjo, Frantziako selekzioarekin direla Worl Cup txapelketan parte hartzeko, eta igandera arte ez direla Donostiara itzuliko, partida jokatu ahal izateko.
Bestalde, Punko ahizpak eta Krizanac atezaina badira berriro taldearekin, behingoz tramite administratibo guztiak beteta.