Bera Bera Eskubaloiak bihar Bidebietan aurketuzko du 2011-2012 denboraldirako prestatu duen taldea, irailaren 10etatik aurrera ligari ekingo diona. Horretarako laugarren adiskidantzazko partida jokatuko du, oraingo honetan C. B. Castro Urdiales A.A.ren aurka (arratsaldeko 5,30etan Bidebieta udal kiroldegian), pasa den larunbatean, abuztuak 20, Kantabrian 27-29 gainditu zuen taldea, alegia.
Bera Bera Eskubaloiak zaletu gertuenei aukera emango die fitxaketa berriak -Eli Pinedo eta Darly Doqbi atezain ezagunak, Yameley Rodriguez baita ere atezaina eta Antonella Mena pibotea- jokatzen ikusteko. Logikoki Doqbi eta Pinedoren kasuan adaptazio prozesua atezain kanariarrarena eta Argentinako pibotearena baino azkarrago doa, azken honek joku erritmo altuago batera moldatu behar baitu.
2011-2012 denboraldiari ilusioz beteta ekingo dio Bera Bera Eskubaloia, batez ere, iazko jokalari gehienak taldean dihardutelako, kalitatezko jokalariak etorri direlako eta Europan erronka berri bezain interesgarria izango dutelako aurrez aurre. Atzo Asfi Itxakoren aurka galdu arren (21-24) norgehiagokak erakutsi zuen taldea motibatuta dagoela gauza handiak lortzeko.
Bestalde, Bera Bera Eskubaloi taldeari Kukuxumusuk marka ezagunak diseinatu dizkion kamiseta bitxiak eta beste pitxi batzuk (katiluak, giltzatakoak) bulegoan ez ezik biharko partidan ere salgai izango dira.
Bera Berako kadete mailako jokalariek hasi dituzte entrenamentuak 2011-2012 denboraldiari ekiteko. Anoetako miniestadioan burututako jarduera fisikoan jokalariek oso aldarte ona erakutsi zuten denboraldiaurreari begira. Animo guztioi eta zorte on denboraldi berri honetan. Gora Bera Bera!!
Donostia 2016 Europako Hiriburuaren web orrialdeak bidai lagun berri bat du orain, Bera Bera Taldearena, hain zuzen. Izan ere, beste askoren artean, gure kluba enpresak eta elkarteak batzen duen arlora gehitu da.
Ekarpen honekin Herritarren energi-olatuak egitasmoarekin bat egin dugu guztion artean 2016. urtea hirirako arrakastatsua izan dadin.
Kukuxumusu marka aski ezagunak Bera Berako Eskubaloi taldeari marrazkia diseinatu dio. Hiriko motiboaz gain estanpatu ezberdinak nahastu ditu: kamisetak, giltzatakoak, katiluak eta euritakoak, besteak beste salgai daude. Horietakoren bat erosteko zeren zain zaude?
Gaurtik aurrera larunbata bitartean, Egiako Udal kiroldeagian burutuko da Egia K. E. Eskubaloia-El Diario Vascoko XVII Nazioarteko Txapelketa.
Bera Bera Eskubaloi Taldeak Asfi Itxako talde ezagunaren aurka inauguratuko du gaur txapelketa arratsaldeko 6etatik aurrera. Ondoren, 8etatik aurrera Egia Eskubaloia taldeak (gizonezkoen 1. maila) eta Bidasoak (gizonezkoan Ohorezko ‘B’ maila) aurrez aurre izango dira.
Ostiralean, HELVETIA ANAITASUNA-USDK DUNKERQUE (Frantziako Kopako txapelduna eta 3. sailkatua ligan) norgehiagoka ikusgai izango da arratsaldeko 6etan, eta 8etan REALE ADEMAR DE LEON - AMAYA SPORT SAN ANTONIO, alegia.
Larunbatean, 3. eta 4. postua zehazteko lehia arratsaldeko 5,30etan izango da eta txapelketaren finala 7,30etan, hain zuzen.
Guztiok bertan izatea espero dugu, Gora Bera Bera!!!Aupa Egia!!!