Bera Bera Eskubaloiko harrobi taldeak etxetik kanpo hiru partida jokatuko ditu eta etxean beste hiru. Euskal ligan, kadete eta jubenil taldeek bidai zaila dute izan ere Etxebarrin aritu behar dira Kukullagaren aurrean, kadeteek 16,15etan eta jubenilek, 18etan. Tartean, senior taldeak Egian jokatuko du 17,25etan.
Eta igande goizean, Bidebietan eskubaloia goizetik goiz. 9,20etan infantil mailako mutilek Amenabar hartuko dute; 10,30etan infantil mailako nesken txanda izango da Aiala C taldearen aurrean eta harrobiko egitaraua amaitzeko, lurralde mailako kadete taldeak 12etan Usurbil izango du aurrean.
Bart Málagan lorturiko garaipena ostean, Bera Bera arratsaldean Erromara hegazkinez egingo du bidaia, Napolira trenean eta Salernora autobusez non Palapalumbo kiroldegian EHFko hirugarren kanporaketa osoa jokatuko duen Jomi Salernoren aurka. Horrela Turkiako epaile Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek zuzendaritzapean, ostiralean (20etan) donostiarrak bertako talde gisa arituko dira eta igandean, 18 etan kanpoko talde bezala, alegia.
Bidebietan, komunikabideen aurrean, Etxaburuk eta Ziarsolok “ilusioa” azaldu zuten kanporaketari heltzeko eta “lehiaketa honetan, Bera Berarentzat Champions League baino egokiagoa izanik, ahalik eta urrutien iristea nahi dugu”. Kapitainak onartu zuen “ahulezi gisa” bi partidak Italian jokatzeak baina taldea “aste berean hiru partida jokatzeko bidean ikusten dut”. Bere ustez, “aurreneko partida garrantzitsua izango da kanporaketa pasatzeko”. “Gero lehiaketak jarriko digu gure lekuan” gaineratu zuen Ziarsolok.
Ligan etxetik kanpo, Aula izan ezik, ez jaisteko borrakan murgilduta dauden aurkariak aurrean izan arren, Bera Beraren ibilbidea Bidebietatik at txalotzekoa da. Izan ere, partidako 31 gol baino gehiago sartu ditu eta jaso, etxean bezala, 19 bakarrik.
Urtebete pasatu da Bera Bera berriro Europan aritzeko. Azken norgehiagokan Champions Leagueko multzoen faseko azken partidan Kroaziako Podravka Vegeta (28-19) gainditu zuen Gaskan 2013ko azaroaren 17an.
Ostiralekoa izango da 85. partida Europan Bera Berarentzat, EHFra bueltatzen dena Cup Winners’ Cup eta Champions League aritu ostean. Gipuzkoarrek erdia baino gehiago irabazi dute, 46 eta bost berdindu. EHFn 33. norgehiagoka izango da, azkena Gaskan Lada Togliattiren aurka (35-34) izan zelarik. Errusiako taldeak EHF irabazi zuen orduan eta egun da berriro ere txapeldun.
Aurreneko aldia da Bera Berak Italian jokatuko duela eta lehenengo aldiz kanporaketa osoa Donostiatik at burutuko dela. Halere, taldeak astearteko zozketan egon nahi du konfidantza osoa duelako bere baliabideetan eta Italiako txapeldun Jomi Salerno gainditzea espero du. Iaztik hona, italiarrek erreferentziazko jokalariak galdu ditu Vinyukova errusiarra, Belotti, Ettaqui edo Prast.
Aitzitik, kanporaketa jokatzeko bere ligan den Cassano taldetik Bianca Del Balzo (18 urteko pibotea) eta Lucía Parini (atezain argentinarra) fitxatu ditu. Egun Napoletano eta Trombetta gaztea internazionalak dituen Jomi Salerno taldea berritzen ari da eta Bera Bera bezala liga du helburu nagusia.
Bera Bera Eskubaloiak aste bizia du. Bihar Málagara egingo du bidaia Zaragozan AVE delakoa hartuta, 14,30etan iritsiko da, bazkaldi, atsedena hartu eta ohikoa ez den ordutegian, 21,30etan jokatuko du Carrenque izeneko kiroldegian. Ligako lehenengo fasea itxiko duen partidan bi puntu nahi ditu Bera Berak.
Horren ostean, ostegun arratsaldean Málagatik Erromara egingo du bidaia Salernora 21ak aldera iristeko. Bera Berak EHFko hirugarren txandako kanporaketa osoa bertan jokatuko du Italiako txapeldun Jomi Salernoren aurka, ostiralean (20etan) eta igandean (18etan).
Komunikabideen aurrean, Aitor Etxaburuk argi utzi du “gure helburu nagusiena liga izanik, ez dugu indarrik gordeko Italiako partidetarako”. Eibarko entrenatzaileak bere taldeari eskatu dio “partida borobil bat” eta horretarako “konzentrazioa, disposizioa eta fisikoki joera ona izatea” ditu ardatz.
Bere ustez Malagan “ez digute ezer oparituko”. Etxaburuk azaldu du Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol taldea “oso alaia da jokoan, jarraipen handia ematen diote eta askatasuna jokalariei”. “Horregatik gure lana egin behar dugu eta AVEtik mentalizaturik atera, EHFko kanporaketan ezin dugu pentsatu”.
Mecalia Atlético Guardésen aurka galdutako puntuaz galdeturik, Etxaburuk dio “45-50 minutuetan oso ondo jokatu genuen talde sendo baten aurka, indarberritu dena”. Halere, onartu du “erasoan ez genuen asmatu, lasaitasuna behar izan genuen, arlo negatiboa ikusri eta zuzendu”.
Horrela, partida horren ostean, Etxaburuk “ondo ikusten du taldea, ondo entrenatu du egun hauetan eta jokatzeko gogokin dago”. Elche Mustang taldearen aurka galdu eta gero Valladoliden oso partida ona egin zuen Bera Berak, “borobileenetarikoa eta taldea, ilusioarekin, konzentraturik eta lehiatzeko gogokin dago”. “Ilusioa” aipatu du, “liga estu baten aurrean landu behar dugun arloa, obligazioa gainetik”.
Bestalde, Matxalen Ziarsolok onartu du “jokatzeko irrikan gaude, Guardesen aurkako azken 20 minutuak burutik kendu eta beste partiduetan izan ditugun sentsazioak berreskuratu”. Kapitainaren ustez biharko gakoa “gure jokoan egongo da”.
Bera Berako asteburuko emaitzetaik aipagarrienak dira jubenil neskak eta infantil mailako mutilek lortutako garaipenak, biak gol bakar batez izan zirenak. Verónica Valverdek zuzentzen dituen taldeak, alde batetik, euskal ligako jubenilek 22-21 irabazi zioten Elgoibarko Astigarraga Gys Sport taldeari Bidebietan eta mutilek 25-26 Bidasoa Irun Cri.
Horrez gain, euskal ligako senior taldeak 33-19 gainditu zuen Ereintza Eskubaloia; infantil neska taldeak Aiala 36-5 liderraren aurka galdu zuten eta euskal ligako taldeak 17-23 Tecnifuelle Elgoibarren aurka.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Haizea Aragón jubenil mailako jokalaria.
Espainiako junior mailako selekzioak Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua jokalariak deitu ditu abenduaren lehenengo astean Errumanian txapelketa batean parte hartzeko.
Espainiako hautatzaile Sagario Santanak 16 jokalariekin osatu duen zerrendan dira Bera Berako hegalekoa eta Zilarrezko mailan sasoian den Aiala Zarautzen utzita dagoen albokoa, azaroaren 30ean Guadalajaran konzentraturik behar dutenak.
Ondoren, abenduaren 3an, Errumanira egingo dute bidaia, hurrengo egunean Danimarka izango dute aurrean Craoiva hirian, bertako selekzioa izango da aurkaria abenduaren 5ean Caracalen eta, azkenik, Slatinan Hungariarekin amaituko dute abenduaren 6an.
Errumanian jokatuko dituen partidak oso erreferentzi ona izango da Sagrario Santanarentzat, 1996 eta 1997an jaiotako jokalariekin osatu duelako selekzio eraberrituta.