Bera Berako kapitainek Gaudalajarako Superkopa ere izango dute gaur hizpide (larunbata, 12,30etan). Aurrendenboraldian esker txarreko bost asteko lana bete ostean, Matxalen Ziarsolok eta Eli Pinedok lehiatzeko gogokin daudela onartu dute. “Oraindik ez daukagu joku sentsazioak baina aurredenboraldi osoa igaro dugu Superkopako partidan zain” komentatu dute.
Matxalen Ziarsoloren esanetan “oso partida estua” izango da. Eli Pinedo ados dago, “oso zaila, beraien aurka jokatzen dugunean badakigu partida bera ezagurrien ondora eramaten duen taldeak irabazioko duela”. Bere ustez, Rocasa “Ligako erasorik onena du eta, guk defentsa onenetariko bat”.
Ziarsoloren ustez “gora behera handiko partida izango da, paretsu egongo gara, ez da alde handirik egongo” donostiarrek eta kanariarren azken partidak bezala.
Iazko denboraldiarekin dauden aldea galdeturik,, Ziarsolok esan du “lehenengo lerrorako behar genitiuen jokalariak etorri dira” eta, bestetik, Pinedo adierazi du Etxabururekin “betiko filosofiarekin jarraitzen dugu eta gaizki egiten ditugun gauzak zuzendu nahi ditu; bere eskarmentua ondo etorriko zaigu”.
Bera Bera Eskubaloia transformazioa bizitzen ari dela nabarian gelditzen da Ziarsolo eta Pinedo ezik, taldean denboraldi gehien eman dituzten jokalariak Alba Menéndez (azaroan 23 urte) eta Nagore Arizaga (22 urte) izanik, zarauztarrak seigarrena beteko du aurten eta andoaindarrak, bostgarrena.
Beste adierazlea da Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalarien bajak izanda, Bera Bera atzerritar gabe geldituko dela, azkeneko 24 urtetan birritan baino eman dena. Bera Bera klubak taldea beregain hartu zuenean, hau da 1998-99 denboraldian, eta hurrengoan.
Garako kazetari Juan Carlos Elorzak bildutako datuen arabera 47 jokalari atzerritar dira Bidebietan aritu direnak 1990-91 denboraldiaz geroztik.
Azkeneko urtetan gertatutakoa aipagarria da, izan ere, taldeak 2010-11 denboraldian zortzi bazituen ere, hurrengoan sei izan ziren, aurreneko Liga eskuratu zuen 12-13 denboraldian, hiru eta iaz, bi.
Ciudad de San Sebastián Katamaranean egin du gaur goizean Bera Bera Eskubaloiko plantillak 2014-15 denboraldirako aurkezpena. Lehen Bidebieta gisa eta duela 16 urtez geroztik Bera Beraren baitan, Donostiak biziko du aurten 25 urte jarraian eskubaloi gorenean, izan ere, 1990. urtean ohorezko mailara igo zen eta 90-91 denboraldian egin zuen debuta.
Katamaraneko goiko aldera 21 jokalari eta talde teknikoa igo dira. Multzoka igo direlarik, aurreneko taldearekin aurredenboraldia osatu dutenak ere igo dira: Eider Lizarbe, Lur Errekondo, Olatz Ramon, Udane Rodríguez, María Akuña eta Andrea Zaldua, azken hau oraindik Aiala Zarautzeko jokalaria.
Ondoren hiru fitxaketak aurkeztu dituzte: Amaia Azanza eta Maialen Múgica alboko jokalariak eta Maite Zugarrondo atezaina. Eta gainontzeko plantilla, 21 osatu arte. Azkenik, talde teknikoa ere aurkeztu da, Iker Fernández prestatzaile fisikoa salbu, guztiak berriak: Nerea Uranga fisioterapeuta; Garikoitz Garagarza, bigarren entrenatzaile eta lehenengo entrenatzaile Aitor Etxaburu.
Agerraldietan, klubeko presidente Fernando Diez Mintegiren ustez “emakumezkoen eskubaloia eta emakumezkoen kirola indartu behar direla” eta era berean, azpimarratu du “oso berri ona dela taldea bizi ari den aldaketa, harrobi eta inguruko jokalariei aukerak emanez eta gazteei ere bai”. Azkenik, “instituzioen babesa eskertu” du eta enpresei eskatu die oso aukera ona dutela “talde honek zabaltzen dituen baloreekin bat egiteko”.
Bestetik, Aitor Etxaburu entrenatzaileak txantxetxan adierazi du “hirugarren urte jarraian triplete delakoa lortuz gero, hiru entrenatzaile ezberdinekin, plaza bati gure izena jartzeko modukoa izango litzateke”. Halere, erronka zaila bada ere, “borrokan egongo gara” aitortu du. Horrez gain, eskertu dio “Bera Berari emandako konfidantza”, zoriondu du taldea 25 urte beteko duelako maila gorenean eta “pozik” agertu da “plantillarekin eta lantaldearekin”.
Klubean 14. denboraldia beteko duen Matxalen Ziarsolo kapitainak adierazi du “gogokin gaude, lehen baino gehiago akaso” eta azpimarratu du “aurten, Europan, EHFk aukera gehiago emango dizkigu ahalik eta urrutiena iristeko”.
Instituzioak ere aurkezpenean izan dira. Alde batetik, Gipuzkoako foru Aldunditik, Kiroletako zuzendari nagusi Asier Sarriegi eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu ikerne Badiola. “Foru Aldundia Bera Beraren ondoan eta emakumezkoen kirola babesten jarraituko du” azpimarratu du Badiolak, “babesle gisa enpresen inplikazioa” eskatu duena.
Donostiako udalak ere ordezkariak izan ditu. Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta Juan Karlos Izagirre alkateak. “Harro gaude hirian horrelako talde batekin eta hiriari egiten dioduzen zabalkundea” azpimarratu du Izagirrek eta adierazi “maite zaituztegu irabazten duzuenean baina ez baduzue irabazten baita er”.
Ciudad de San Sebastianeko patroi Gonzalo Etxeberriari esker, badiara atera du katamarana buelta zoragarria emateko bildutakoen gozamenerako.
Mios Biganos Beglesen autobuseetako batek, bide erdian, izandako zulatuak galerazi dio Frantziako taldeari Donostiara iristea eta Bera Beraren aurka jokatzea Egiako txapelketan. Saiatu arren, Miosek ezin izan zuen arazoa konpondu eta antolatzaileek lagunartekoa bertan behera uztea erabaki du.
Norgehiagoka ezean, prestakuntzarekin jarraitzeko eta Egiara etorri den zalegoa kontutan hartuta, Etxaburuk 20 minutuko bi partida antolatu ditu, 15 jokalariekin, guztiak Maitane Etxeberria izan ezik, atsedena hartu duena badaezpada.
Zati bakoitzean talde ezberdinak osatu dira, Garikoitz Garagarza epaile zegoela, Etxaburuk egoera bereziak prestatu dituelarik. Intentsiatez aritu dira jokalariak eta zalegoak gol ikusgarriak ikusteko aukera izan ditu.
Taldea ofizialki astelehenean aurkeztuko da, irailak 1 (11etan), Ciudad de San Sebastián Katamaranean. Horren ostean, arratsaldero entrenatuko da, arropa berria ostegunean aurkeztuko du eta Guadalajara bidea hartuko du ostiralean behin Bidebietan goizeko entrenaldia bete ostean.
Aurrendenboraldiko bostgarren lagunartekoan, Bera Berak Aula Cultural beti gertu izan du (23-22) Elgoibarren ospaturiko partidan.
Gipuzkoarrek hasiera bikaina eman diote norgehiagokari. Ziarsolo bikain, lau gol jarraian sartu zituen leku ezberdinetatik (penaltiz, kontraerasoan, hegaletik eta pibote posizioetatik). Maialen Múgicak Valladolideko defentsa apurtu zuen birritan eta Etxeberriak transizio azkarra gauzatu zuen. 7-1 markagailuan. Aulak ezin zuen korrika egin eta eraso posizionalean Elorza, Múgica, Núñez eta Menéndez osaturiko horma gaindiezina zen. Gainera, gero Temprano zegoen, hasieran bi penalti gelditu zituelarik. Arrojeriak Elorza ordezkatu du erasoan.
Halere ordu laurden pasaturik, Olaizaga kiroldegia lainotu da donostiarrentzat. Etxaburuk banan banan jokalariak sartu zituen eta taldeak nabarmendu zuen erritmo aldaketa eta Aularen akatsak barneratu zituen zazpi metroetatik huts eginez. Bederatzi penalti jaurti ziren lehenengo zatian eta Ziarsolo eta Cifuentesek bina golekin asmatu zuten bakarrik. Aulak lau huts egin zituen.
Halere, atsedenaldia iristear zegoela, Aula gertuako zegoen López, Calderón, Cifuentes eta gipuzkoarren erraztasunak medio. Aulak adina gol sartu zituen azkeneko bost minutuetan eta gainontzeko lehenengo zatian.
Matxalen Ziarsoloren baloi loratu batekin hasi zen bigarren zatia. Bera Berak tartea ireki zuen (16-11) Arrojeriari esker baina Aulak ondo baino hobeto aprobetxatu zuen Núñezen bi mimutuko kanporaketak eta 16-14 gerturatu zuen. Ziarsolok ardura hartu zuen erasoan -11 gol- eta nahiz eta aukera izan horretarako Aula ezin izan zuen gol batera jarri.
Bera Berak arnasa hartu zuenenan (23-17) gerturatu zen Aula. Minutu bat falta zela 23-22 jarri zen eta Miguel Ángel Peñas entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen 23 falta zirela. Saiatu ziren fly baten bidez atera jaurtitzen baina ezin.
Ana Martínezek ez zuen jokatzerik izan belauna zaintze aldera. Bera Berak entrenatuko du bihar Bidebietan eta azken lagunartekoari helduko dio larunbatean Egian (12,30etan) Míos Biganosen aurka.
Bera Bera 23 – Aula Cultural 22 (8+14)
Bera Bera: 23 (11+12): Temprano, Etxeberria (1), Múgica (3), Núñez, Menéndez (1), Arrojeria (2) eta Ziarsolo (11, 5p) –titular-Elorza, Ederra (1), Zaldua (1), Azanza, Arizaga (2), Ezkurdia (1) eta Zugarrondo (o.a.).
Kanporaketak: Azanza (2), Núñez (2), Elorza eta Arrojeria.
Partzialak: 4-1, 7-1, 7-3, 8-4, 10-4, 11-8 –atsedenaldia- 13-9, 16-12, 18-15, 20-17, 23-18 eta 23-22.