Apirilaren 24ean ostirala, Kirol Etxean, 17etatik aurrera Juan Oliver komunikazioa eta entrenatzailea izango du hizpide eta 18,30etan Oliver berak Jenaro Félix lagun, mahai-inguruan, harrobiko taldeak eta partidak nola zuzendu aztergai izango dute.
Larunbatean Manteo Kiroldegian, arlo teorikoa eta praktikoa. 9,30etan Juan Oliverrek defentsa irekiei nola erasotu azalduko du; 10,15etan Jenaro Félixek entrenaldiak nola antolatu ikasten ari diren urtetan eta ondore arlo praktikoari ekingo diote. 11etan Oliver defentsa irekiekin, 12etan eraso jokuari helduko dio hautatzaile ohiak eta 13etan Jenaro Félixek entrenaldien antolaketa modu praktikoan azalduko du.
Izena emateko Gipuzkoako Eskubaloi federazioarekin harremanetan jarri: 943 452 534 edo
Bestetik, kadete taldea 22-18 nagusi Ereintza Beissierren aurrean, infantil mutilek 19-26 irabazi zuten Zarauzko Amenabar D taldeari eta kadeteak Euskadiko txapeldun Zarautzi 27-19 irabazi zion.
Senior taldeak aldiz Ermuan amaiera jarri zion faseari porrot mingarri batekin 35-17 Errotabarriren aurka. Eta infantil taldeak 13-16 galdu zuten Ereintza C taldearen aurka.
Apirilaren 19an, igandean, lau partida. Zarautzen, mutilen infantilek Amenaba D izango dute aurrean 10,30etan; Bidebietan, bi norgehiagoka, 11etan kadete taldeak Aiala A hartuko du gipuzkoako koparen baitan eta nesken infantilak 12,30etan Ereintza.
Bestetik, senior taldeak Ermuan itxiko du fasea, 12,15etan Errotabarriren aurka.