Datorren ostegunean, uztailak 30, aurredenboraldiari ekingo dioten donostiarrek Mediterraneora joango dira irailean, Valentziara egingo dute aurreneko bidaia eta ondoren Granollersera. Tartean Valladolideko Aula izango da Bidebietan eta Elche Mustang ligako aurreneko etenaldia baino lehen.
Urrian: Rocaca eta Guardés
Urria hilabete erabakiorra izan daiteke. Aurreneko etenaldi ostean, Bera Berak Málagara egingo du bidaia, urriaren 24ean Rocaca Ace Gran Canaria hartuko du eta 31ean A Guar Mecalia Atlético Guardés izango du aurrean, galizarrek Israeleko Bnei Hertzeliya taldearen aurka -Nitsan Dunayren ohia- Errekopako kanporaketa izan ondoren.
Azaroan, Bidebietan izango da BM Porriño eta EHFko hirugarren txandako kanporaketa dela eta donostiarrek astean zehar jokatu beharko dute Oviedon, Eslovakia edo Luxemburgorea bidaiatu aurretik.
Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo hartuko du 2016ko urtarrileko bigarren astean. EHFko kanporaketa gaindituz gero astean zehar jokatu beharko dute derbia eta gauza bera hirugarren astean Carobels Ule Cleba León taldearen aurka Bidebietan ere bai. Lehenengo itzulia Alcobendasen amaituko da urtarrilaren 23an.
Hortaz, Zarautzen hasiera emango diote bigarren itzuliari urtarrilaren 30ean. Bidebietara 2016ko otsailaren 6an itzuliko da Valentziako Canyamelar taldearen aurka eta aipatzeko datak dira otsailaren 13an Valladoliden, martxoaren 5ª Elxen, Telden apirilaren 9an eta Kopa ostean Bidebietan Mecalia Atlético Guardés izango da apirilaren 23an.
Azken txanpan, Porriño, Barakaldo eta León bisitatuko ditu eta Bidebietan izango dira Jofemesa Oviedo eta azken jardunaldian Helvetia Alcobendas maiatzaren 28an. Ikusi Egutegia Liga Loterias