Azkeneko deialdiak errepikatuko du bihar, Alicia Fernández barne nahiz eta orkatila bihurrituta bere partaidetza kolokan egon. Bera Berak Lasesarre bisitatuko du larunbatean (19etan) Prosetecnisa Zuazo Barakaldori aurre egiteko (Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki, nafarrak) Liga berriro irabazi nahi badu.
Komunikabideen aurrean, Montse Puche entrenatzaileak aipatu du jokalariek “jakin badakite azken esfortzuaren aurrean gaudela”. “Liga amaieran gaude baina konzentraturik, entrenaldietan nabaritzen da gure esku dagoela eta topera irten behar dugula azken hiru partida hauetan” denboraldi hasieran inork gutxik espero zuen erronka gertu dagoelako.
Puchek azpimarratu du “intentsitatea eta azken aste hauetako maila mantentzen saiatu gara”. Zuazoren inguruan galdetuta, Bera Berako entrenatzaileak Kopako finalaz eredu hartzea baztertu du “gu Kopara bikain iritsi ginelako eta bi taldeen arteko aldea ez da hori eta gogoratu behar dut aurreneko itzulian Bidebietan asko sufritu genuela”.
Asteburua Bera Berako harrobiko taldeentzat ostiralean hasiko da Egian, non senior taldeak Egia Arrano Elkartea izango du aurrean 20.15etan, Gipuzkoako Koparen baitan.
Larunbatean, Foru Aldundiko txapelketan, infantil nesken mailan Bera Bera hiru taldeak Elgoibar izango du zain Olaizaga kiroldegian 10etan. Bidebietan 16etan, Bera Berak Bergara hartuko du kadete mutiletan. Gipuzkoako kopan, Bera Bera kadete neskak Elgoibarren Tecnifuelle izango du aurkari 18etan eta jubenil taldeak Oiardo kiroldegian Usurbil, 18,30etan.
Igande goizean eskubaloia, Bidebietan 10etatik aurrera. Infantil nesken Bera Bera Bi taldeak Zumaiako Kalari Taberna Pulpo hartuko du. 11etan Bera Bera eta Pulpo taldeen eskolen txanda izango da eta 12,50etan, infantil mailako mutilek Ama Guadalupekoa taldea izango dute aurrean.
Sei partida eta emaitza ezberdinak Bera Berako harrobiko taldeentzat. Kadete nesken taldeak 13-28 galdu zuen Ereintzarekin, Zarautzen nagusi izan ziren jubenilak Aialaren aurrean (25-29).
Infantil mailan, Oñatin Aloña Mendi Bera Bera Bat taldearen gainetik pasatu zen (24-9); Bera Bera Bi taldean 19-7 galdu zuen Zumaian Braky Kafetegia Pulporekin, Bera Bera Hiruk Hernani B taldeari irabazi zuen (18-13) eta Egian berdindu zuten mutilek (22-22).
Ikus Bera Bera kadete vs Ereintza argazkietan
Sagrario Santana junio rmailako hautatzaileak gaur ezagutzera eman du 18 jokalarien deialdia, ekainaren 3tik 5etara, Errusiako selekzioaren aurka jokatuko dituen hiru lagunartekoei begira.
Zerrendan nobedadeak dira Eider Lizarbe eta Ane Encina gipuzkoarrak. 20 urteko donostiarrak Bera Berako senior mailako taldean aritzen da, nahiz eta sarri lehenengo taldearekin entrenatu. Izan ere, aurten 17 aldiz deitu du Puchek eta azkeneko partidetan finkoa da, Ligako azken norgehiagoketan egon delako eta Kopa osoan, non finala jokatzeko aukera izan zuen.
19 urte azaraoan beteko dituen Ane Encina legazpiarrak Ermuako Errotabarrin jokatzen du Zilarrezko mailan eta astean behin Bidebietan entrenatzen da Bera Berarekin.
Bi jokalariek Maitane Etxeberriarekin bat egingo dute. Liga maiatzaren 28an amaitu arren, igande horretan Guadalajaran egon beharko dute. 18 jokalariak goiz eta arratsaldez entrenatuko dira eta ostiraletik igandera bitartean Errusiaren aurka hiru partida jokatuko dituzte (20,15etan,; 18etan eta 12etan).
Espainiako Junior mailako selekzioak uztailaren 3tik 15era bitartean Errusian antolatuko den Mundialean parte hartuko du.
San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok antolatu duten azken ingurumen sentsibilizazio kanpainak “Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea” 15.000 bisitatik gora jaso ditu apirilaren 21ean Donostiako Easo plazan ireki zenetik maiatzaren 4a bitartean. Horrela azaldu du gaur San Marko Mankomunitateko presidentea den Jaime Domínguez-Macayak. Gainera, presidentearen hitzetan, “hiritargoak ingurumenarekiko duen kezka eta zaintzeko nahia erakutsi du, geroz eta biztanle gehiagok birziklapenarekin lotutako ohiturak: beirazko, brik eta plastiko motako eta paper eta kartoizko ontzien bereizketa gaineratzen du bere eguneroko bizitzan”. “Erakunde publikoek Europatik datozen hondakinen kudeaketa-planak islatzen duten araudiak bete behar ditugu eta ingurumena zaintzearen erantzukizuna eta paper aktiboa gure gain hartu behar dugu”, esan zuen.
Beraz, San Marko Mankomunitatetik “egiten ditugun kanpainek eta ekintzek eredutzat hartu behar dituzte biztanleak, gure erantzukizuna horrelako gaiekin aitzindari izatea da, biztanleriak uler dezan gure etxean ontziak ondo bereiztea ze nolako garrantzia duen”.
Parte hartzeko dinamika erraz baten bitartez, bisitariak bi sarreretatik sartzen ziren etaegurrezko paletetaz osatutako pasabideetatik ibiltzen ziren birziklapenaren inguruko mezuak barneratuz. Egurrezko egitura erraldoiak ongi etorria ematen dio bertaratutako jendeari eta plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaltzen diren zirkuitu itxi batean sartzen ziren lagunei. Kanpaina aprobetxatuz, ehundaka lagunek zalantzak argitzeko aprobetxatu dute. Sartu den kopurua kontuan hartuz, ekintza arrakastatsua izan dela esan daiteke.
Antolakuntzak 60.000 pertsona inguruk instalazioaren nolabaiteko ezagutza izan duela estimatzen du Donostiako Easo plazatik pasa direlako. Beste alde batetik, 175.000k publizitate euskarriei eta komunikabideei esker ezagutu dute eta San Marko Mankomunitatearen eremuko 129.500 etxeei ailegatu da postontzietan banatu den triptiko informatzaileari esker.
Bukatzeko, Domínguez Macayak Bera Bera eskubaloi taldeko emakumezkoen jokalarien parte hartzea eskertu du hasiera-hasieratik ekintza honekin inplikatzeagatik eta irudi izateagatik. Jokalariak, bai lehenengo mailakoak eta baita harrobikoak ere, bi aldiz izan dira publikoarekin birziklapenaren mezuetan oinarritutako jolas dibertigarri bat dinamizatzen.
Zentzu honetan, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiaren ustez “esperientzia oso positiboa izan da ezohikoa delako emakumezkoen kirol talde bat hain protagonista izatea”, era berean, onartu du egindako formazioarekin eta jolasekin “nabaritu da oraindik zalantzak daudela arlo honetan”, azkenik, azpimarratu du “Bidebietan azken bi partidetan familiak seme-alabekin nabaritu ditugula”.
Bestetik, Matxalen Ziarsolo kapitainak eta Ana Temprano atezainak sei kamiseten eta hiru afari zozketarako garaile izan direnen izenak atera dituzte.