Gaur arratsaldeko 17etan Bidebietan hasiera emango zaio Euskadiko txapelketako fase finalari emakumezkoen senior mailan, lau taldea sailkatu direlarik: Bera Bera, CB Jarrilleras, Aiala ZKE eta Indupime Basauri. Halere, txapelketan zehar berdintasuna izan da nagusi hortaz, edozer gauza gerta daiteke asteburuan.
Loterías ligako taldeak bajak izan arren, Bera Berak senior taldea osorik mantentzea erabaki du lauko finala eskuratzeko eta Zilarrezko mailara igoera faserako txartela lortzeko.
Gaur 17etan Aiala eta Basaurik irekiko dute fasea; 19etan CB Jarrilleras eta Bera Beraren txanda izango da; larunbatean bizkaitarren arteko derbia (18etan) eta gipuzkoarren artekoa (20etan) eta igandea, 10etan Aiala vs Jarrilleras eta 12etan Bera Bera vs Indupime Basauri.
Bera Berak Ligan lau txapelketa jarraian lortu ditu Bidebietatik urrun partida erabakigarriak gaindituta. Oraindik gogoan jarrai iaz Telden apirilaren hasieran lorturiko ezinbesteko garaipena azken liga eskuratzeko baina badira beste adibideak.
2011-12 denboraldia
Sagunton irabazita (21-25) etenaldia aurretik, Bera Berak Ligako bigarrena izan nahi zuen Itxako indartsuaren ostean. Reyes Carrere entrenatzailearen taldeak ez zuen bigarrren postua utzi eta Liga amaitu arte partida bakarra galdu zuen, Bidebietan gol bakar batez Itxako txapeldunaren aurka. Matematikoki Europa helburu zuen Alcobendasen aurka lortu zuen Txapeldunen ligako sailkatze faserako txartela ere eskuratuz. Egun, aldiz, Lotería Ligako txapeldunak ez du leku finkorik multzoen fasean.
2012-13 denboraldia: aurreneko liga
Liga hasieran puntuak galdu arren (Guardés eta Elxen), 2013ko urtarrilean Bera Bera lider jarri zen hirugarren postutik salto eginez, Rocasari Telden irabazita eta Elche Mustang taldeak Alcobendasen galduta. Baina Reyes Carrere eta Martin Larrañagak azken jardunaldira arte zain egon behar izan zuten Castro Urdiales liga irabazteko.
2013-14 denboraldia: bigarren liga
Orduan Imanol Álvarez eta Martin Larrañagaren taldeak hiru hilabete bikainak egin zituen, halere, 2014ean Alacanten eta Telden (27-22) galdu zuen, baina Bera Berak Elxen, Valladolid (23-24) eta Alcobendasen (23-31) irabazi zuen eta matematikoki bigarren liga eskuratu zuen Bidebietan azken aurreneko jardunaldian Mar Alicanteren aurka.
2014-15: hirugarren liga
Bidebietan Elche eta Guardés taldeen aurka puntuak galdu ostean, Puche iritsi ostean Bera Berak Alcobendas, Elx, A Guardan eta Telden irabazi behar izan zuen non matematikoki Liga eskuratu zuen bi jardunaldien faltan. Rocasaren aurka bi puntu eta bost goleko aldearekin iritsi ziren donostiarrak.
2015-16 denboraldia: laugarrren liga, ahalik eta zailago
Bera Berak Rocasarekin Bidebietan (26-27) eta A Sangriñan (25-20) galdu zituen bi partida jarraian, laugarren postuara gelditzeko sailkapenean azaroan. Hortaz, Pucheren taldeak guztia irabaztea jarri zuen helburutzat eta Liga ez ezik Kopako lau partidak ere beregain hartu zituen. Halere, Teldera iritsi zen bi puntu azpitik Kopa atarian eta Rocasa gaindituta lidergoa kendu zion eta average delako ere bai, Loterías liga erabaki zuena.
Aurtengo Loterías Ligako partidarik erabakigarrienaren atarian, komunikabideen aurrean Montse Puche ez da bajetan babestu adieraziz “gauzak aldatu behar ditugu baina partidari helduko diogu”, Elorza eta Marta López azken orduko baja izan arren, lehenengoan zuntz haustura batekin eta bigarrenak Egia mutilen taldearen aurkako lagunartekoan.
SUPER AMARA Bera Berak Mecalia Atlético Guardések baino bi puntu gehiago ditu eta Bidebietan lorturiko sei goleko abantaila. Madrildarrak ez du ukatzen “egoera zailetan gaude, baina ahal dugu, aurpegia emango dugu lehian nire jokalariengan konfiantza dudalako”.
Puchek onartu du Arrojeria eta Fernández lesioen aurrean, “fitxaketa onena Ana Martínez da” baina era berean Elorza eta López gabe “hasieran egin nahi genuena aldatu behar dugu”, hori bai, “nire jokalariei adierazi diet non egongo den gakoa eta horretan jardun gara”. Halere, dio “nire jokalariek jakin badakite zein den filosofia eta larunbatean bera egingo da nahiz eta gauza batzuk aldatu behar izan”.
Bere ustez, “garbi izan behar dugu goian egon nahi badugu bidean ditugun edozein oztopo gainditu behar dugula”. Average delakoaz galdeturik, Puchek berretsi du “ez dugu emaitzarekin espekulatuko, puntuak nahi ditugu eta gogo handiarekin goaz”.
Partida defentsan ikusten du “giro beroa izango dugu baina norgehiagoka eramango du defentsan sendoen dagoen taldeak, horregatik, guk intentsitatea handia behar dugu”.
Bi puntuak lortzekotan, “sailkapenean lider sendoa garela adieraziko luke”.
Atzo Egia mutilen senior taldearen aurka lagunartekoan Marta López ezker orkatila bihurritu zuen eta larunbatean Mecalia Atlético Guardésen aurkako partida jokatzerik ez du izango (18etan streaming eta ETB4).
Gaur goizean ezin zuen oina lurrean jarri eta fisioterapeutarengana makuluekin joan behar izan du. Eguardian La Perlako igerilekuan izan da baina baja izango da A Guardan, hortaz, Arrojeria, Fernández eta Patri Elorza bezala.
Emakumezkoen senior mailako Euskal Ligako lauko finala hartzeaz gain, Bidebietan jokatuko dira larunbat goizean harrobiko beste bi partida. Batetik, 10,30etan emakumezkoen infantil mailan, Bera Bera Laranjak Hernani B hartuko du eta 12etan, mutilen kadete mailan, Bera Bera Laranjak Amenabar C.
Aurretik, Errenterian 10,30etan, Ereintza Aguaplast eta Bera Bera Txuria elkarren aurka arituko dira infantil nesketan eta 11etan Orion, maila berean Orioko Ikastolak Bera Bera Urdina hartuko du.
Igandean 10etan Oñatin, Aloña Mendi A taldeak Bera Bera Urdina hartuko du kadete nesketan.
Euskal ligako lauko finala
Larunbateko Mecalia Atlético Guardés vs SUPER AMARA Bera Bera partidaz gain, asteburuko plater nagusiena fase finala izango da, Bidebietan burutuko dena, Euskadiko senior maialan emakumeezkoen txapelduna adieraziko du eta zilarrezko mailan aritzeko igoera faserako bi txartel.
Ostiralean 17etan Aiala Zarautz eta Indupime Basauri arituko dira; horren ostean, 19etan, CB Jarrilleras eta Bera Bera. Larunbatean, 18etan bizkaitarren arteko derbia eta 20etan gipuzkoarren artekoa eta igandean, 10etan, Aiala Zarautzek CB Jarrilleras izango du aurrean eta 12etan Bera Berak Indupime Basauri hartuko du.