Jokaturiko zortzi partida ofizialetik, Super Amara Bera Berak zazpi garaipen lortu ditu eta oso bigarren zati bikainei esker atera ditu ia norgehiagoka horiek.
Aurreneko egunetik, gainera. Iruñako Superkopan, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo aurretik joan zen atsedenaldira. Zalantzak ageri ziren Super Amara Bera Beran baina bigarren zatian uxatu zituen, izan ere, bigarren zatia hasiera medio 6-1 eta 10-2 (50. minutuan) finala erabaki zuen.
Champions Leagueko atarikoan, Super Amara Bera Berak Vienako Hypo NÖ estu hartu zuen lehenengo zatian nahiz eta 14-12 azpitik joan. Bigarren zati hasieran lehia berdintzea lortu zute gipuzkoarrek baina horren ostean ezin izan zuen Austriako talde historikoaren aurka. Hurrengo egunean, Bielorrusiako Gomel taldea gainditu zuen bigarren zatia 14-8 irabazita.
Loterías Ligan, bostetik bost. Super Amara Bera Berak bigarren zati guztiak irabazi ditu bat izan ezik, Aula Valladoliden aurka berdindu zuena (11-11) eta gipuzkoarrak estutu zutenak partida amaieran.
Elxen ere sufritu zuten Pucheren jokalariek, hasiera txarra eginez (6-3), atsedenaldira parez pare (13-13) iritsi ziren. Bigarren zati hasieran aurretik jarri zen Super Amara Bera Bera partida amaitzeko berdidu zuten elxetarrek baina amaieran gipuzkoarrak nagusitu ziren.
Canyamelar Valencia taldearen aurkako norgehiagoka lehenengo zatian erabaki zen (12-7). Halere, bigarrenean bide beretik jarraitu zuen taldeak (16-11). Granollersen ere hasiera makal bati (4-1 eta 10-6) aurre egin zion atsedenaldira aurretik iristeko (12-13), bigarren zati hasieran tartea ireki zuen (0-3) kudeatzen jakin izan zuena (8-15).
Eta larunbatean Bidebietan, antzeko zeozer. Ate aurrean asmatu ez eta baloi galera batzuk medio, Málagako Rincón Fertilidad aurretik jarri zen (1-3 eta 3-5) baina Super Amara Bera Bera atsedenaldira gol batekin joan zen (12-11) eta 6-0 partzialarekin parrtidaren geroa erabaki zuen.
Berdinketa hirukoitza
Loterías Ligako bost jardunaldiak igarota, Mecalia Atlético Guardés (+51), Super Amara Bera Bera (+30) eta Godoy Maceira Porriño (+12) dira partida guztiak irabazi dituzten taldeak. Halere, larunbatean amaituko da bolada, galizarren arteko derbia jokatuko baita larunbatean A Guardan. Gipuzkoarrak Gijonen arituko dira larunbatean 17,30etan Mavi Nuevas Tecnologíasen aurka, Rocasa gainditu zuen taldea.
Sailkapena ere marrazten ari da. Goiko hiru taldeaz gain, Prosetecnisa Zuazo eta Rocasa igo diren taldeak mendean hartu zituzten etxean eta Europako postuetatik gertu agertu da (6 puntu) Aula Valladolid Valentzian irabazita eta etxean KH7 BM Granollers gaindituta.
Ostean, (5 puntu) lesioekin arazoak dituen Helvetia Alcobendas europarra eta Elche Mustang (4 puntu), Carrusean Canyamelarren aurka galdu duena. Lau talde bi puntuekin daude: Mavi, Base Villaverde, Canyamelar eta Rincón Fertilidad, gorago joango dena. Azpian, Esencia 27 León eta KH7 BM Granollers, sailkapeneko aurreneko sei taldeen kontra jokatu duena.
Korapilo handiko partida espero zen gaur Bidebieta eta markagailuak adierazten duena baino gehiago izan zen. Aurreneko garaipenaz baliaturik Málagako Rincón Fertilidad taldeak begietara begiratu dio Super Amara Bera Berari eta aurreneko 20 minutuak intentsitate handiko norgehiagoka jokatu dute bi taldeek, akats bakoitzak gogor ordaintzen zena.
Gainera, Zugarrondo eta Maestro atezainek oso geldiketa onak egin dituzte. Bi taldeak 6-0 defentsan, Puchek berretsi du bere hasiera zazpikotean Sans eta Martínezekin, Fernández etsa Arrojeria ondoan eta López eta Aramendia hegaleta, Zugarrondo atepean eta Ana Temprano aulkina, Ligan bere lehen deialdian.
Rincón Fertilidad taldeak sei metroak aurkitu ditu hasieran Méndez jokalariarekin bidez edo García pibotearekin, penaltia edo gola lortuz. 1-3 eta 4-6 (12. min) jarri dira aurretik baina Super Amara Bera Berak andaluziarren akatsak aprobetxatzen jakin izan du 3-0 partziala lortuz Málagako Marta López bitarte (lau gol lehenengo zatian).
Joku erritmoa handia zen eta Puchek eta Carrascok ez zuten aldaketarik egiten, Ederrak Sans ordezkatzen zuen erasoan. Andaluziarrak hutsartea eskatu du eta Sole López sartu du Méndez lehenengo kanporaketa ikusita. Super Amara Bera Berak bi goleko abantaila lortu du Martínezen bidez baina Rincón Fertilidadek berdindu du lehia Sole López eta Paula Garcíarekin. Puchek arnasa eman dio taldeari Menéndez, Elorza, Etxeberria eta Ezkurdia sartuz eta donostiarraren eta Fernándezen golei esker, atsedenaldian aurretik jarri da (12-11).
Bigarren zati hasieran erabaki da partida. Elorza eta Sans erdian, Martínez ondoan, Rincón Fertilidad taldea baloian etengabe galtzen hasi da edo defentsak lapurtzen zituen eta kontraerasoak gauzatu dituzte donostiarrek. Zortzi minutuetan ia ez dute jaurti andaluziarrek eta Super Amara Bera Bera 6-0 partziala lortu du Diego Carrascoren hutsarteek galerazi ez dutena.
Hortik aurrera tartea kudeatu dute (18-11), eta Rincón Fertilidadek Paula García eta ostean Morenorekin saitau dira edo Ramos edo Nicoletaren jaurtiketekin. Halere, baloiak galtzen jarraitzen zuen eta Super Amara Bera Berak Aramendiarekin asmatu du kontraerasoan eta posizionalean Elorzak bi gol ederrak utzi ditu, Sansek pibotean beste bat eta Arrojeria eta Fernándezen barneraketak.
Hortaz, beste bi puntu sailkapenean, hiru talde bost garaipen eskuratu dituzte: Mecalia Atlético Guardés, Super Amara Bera Bera eta Godoy Maceira Porriño, baina hor geldituko da izan ere datorren larunbatean galizarren arteko derbia izango da A Guardan.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 29, Rincón Fertilidad 22
Super Amara Bera Bera 29 (12+17): Zugarrondo, López (5), Martínez (4), Arrojeria (1), Sans (3), Fernández (4) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Menéndez (1), Etxeberria (2), Ezkurdia (2), Elorza (2), Múgica (1p) eta Temprano (o.a.). Deialdian: Zaldua
Rincón Fertilidad Málaga 22 (11+11). Maestro, González (1), Benzal (1), García (4), Méndez (5, 2p), Puertas (1) eta Gutiérrez (3, 1p) –titular-, López (1), Ramos (2), Moreno (1), Nicoleta (2), Brenoe (1),Vera (0) eta Fernández (o.a.).
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (Kantabria)
Kanporatuak: Elorza, Menéndez eta Arrojeria Super Amara Bera Beratik eta Méndez (3, gorria 44. min), Gutiérrez eta Benzal Rincón Fertilidad Málagatik.
Partzialak: 1-1, 3-5, 7-6, 9-7, 9-9, 12-11 –atsedenaldia- 15-11, 18-12, 19-14, 22-16, 25-19 eta 29-22
Akaso azkarregi, Nagore Odriozola baja delako eta senior taldeak bi ordu lehenago Oñatin jokatzen duelako, Montse Puchek Ana Temprano sartuko du biharko deialdian, izan ere, “ondo dago, gelditu behar dugu askotan”. Super Amara Bera Berak bihar larunbata 18etatik aurrera Rincón Fertilidad Málaga hartuko du Bidebietan, “motibazio handiarekin etorriko den taldea” Prosetecnisa Zuazo gaindituta Loterías ligan eta aste honetan Kordoban Andaluziako Kopako garaile. Hortaz, aurreneko aldiz Puchek talde osoa izango du aurten Ligan.
Marta López jokalariarentzar “partida berezia izango da”. Puertosolen hezia, “jubeniletan bi urte igaro nituen orduan Costa del Sol taldean, taldekide ohiak izango ditut aurreran eta ilusioa ematen dit”. Malagako hegaleko jokalariak zilarrezko mailan jokatu zuen, ondoren Alcobendasen egon zen eta Frantziako Fleury taldean zegoela Málagak 2014-15 denboraldian egin zuen debuta ohezko mailan.
Nahiz eta Donostian oraindik bi hilabete ez dituen egin, internazionalak dio “oso gustora nago hemen”. “Astelehenetik ostiralera gogor egiten dugu lan eta larunbatean guztia ondo atera ez bada ere, lan horrek tituluak eta jokuan hobekuntza ekarriko digu” ohartarazi du. “Hona etortzen oso erabaki egokia hartu dut” adierazi du.
Espainiako selekzioan burutu duen azken konzentrazioaz galdeturik, Marta Lópezek esan du “ziklo berri bat da, lan handia egin dugu talde berria osatzeko”, Alemaniaren aurkako partidei gehiegi erreparatu gabe “lana eta pazientzia” eskatu du.
Bestalde, Montse Puchek onartu du “etenaldia ondo etorri zaigu taldea finkatzeko”. “Indar handiko taldea” da Rincón Fertilidad Málaga, “fitxaketa onak egin dituena –Guardesetik Maestro, Benzal, Paula García eta Barrios-, eta egutegiak ez diona mesederik egin baina Zuazoren aurkako garaipenarekin aurrera joko dute”.
Jardunaldia asteazkenean hasi zen, Porriñoren garaipenarekin Helvetia Alcobendasen aurka (25-22), horaz galiziarrak jokaturiko bost partiden jabe egin dira. Guardések Leonen jokatuko du, Rocasak Base Villaverde hartuko du Telden eta Zuazok, Mavi Lasesarren. Ikus bideoa
Larunbatean, sei eta igandean, bost. Infantil mailako neskek irekiko dute asteburua, Bera Bera Laranjak Ordizia Eskubaloia taldeari egingo dio bisita 10etan Majorin eta Irungo Artalekun, Bera Bera Urdina arituko da Pitch Bidasoa Irun taldearen aurrean 12,45etan.
Arratsaldean kadete mutilen txanda izango da. 15etan Egian, Bera Bera Urdinak Leizaran Imatel Telecom. taldea hartuko du eta 15,30etan Bidebietan, Bera Bera Laranjak Ereintza todo terreno izango du aurrean. Bidebietan ere jubenil mailako partida jokatuko da Loterías Ligako partida ostean, hau da, 18etatik aurrera Super Amara Bera Berak eta Málagoko Rincón Fertilidad jokatuko dutena. Hortaz, 20etan, Bera Bera Urdinak Leizaran Lanbroa Taberna taldea hartuko duelarik eta senior mailako taldeak Oñatira egingo du bidaia Iturritxo taberna Aloña Mendi taldearen aurka jokatzeko 16etatik aurrera Zubikoan, iaz pista zitala izan zena donostiarrentzat.
Igandean ere, infantil mailako taldeek irekiko dute eguna. Egian, 9,30etan, Bera Bera Urdina mutilen taldeak Ereintza todo terreno taldearen aurka jokatuko du eta 10etan, Bidebietan Bera Bera Txuria nesken taldeak Galdona Pulpo hartuko du. Kadete nesketan, 11,45etan Urnietan jokatuko du Bera Bera Urdina; 12etan Gascan arituko da Bera Bera Laranja Avia Eibar Eskubaloiaren aurrean eta asteburuari amaiera jartzeko, Bera Bera Laranja jubenil mailako nesken taldeak Egia Reformas Vega taldearen aurka jokatuko du 12,15etan Egian bertan.
Loterías Ligako taldeetatik aldaketa nabarmenan jasandako taldea da, izan ere, Bidebietan lehengo apirilean izandako 14 jokalarietatik sei baino ez dira larunbat honetan etorriko. Virgina Fernández atezaina, eskarmentu handiko Méndez eta Moreno eta Jénnifer Gutiérrez, Alba Vera eta Coral Ramos.
Rincón Fertilidad Málaga –izena ere aldatu du- egungo Loterías Ligako errbelazio taldea izateko aukera asko ditu. Udan Mecalia Atlético Guardés taldetik maila handiko lau jokalari ekarri ditu: Nuria Benzal, Paula García, Cristina Maestro eta Cristina Barrios. Horrez gain, lehenego lerroan aritzen diren gazte norvegiarra eta errumaniarra fitxatu ditu, Brenoe eta Nicotela eta eskuin hegaleko jokalari Ana González oso maila ona ematen ari da. Eta ezin ditu erabili Torres pibotea, Karsten argentinarra eta atzo ebakuntzari egin zioten Valdivia.
Aste honetan Kordoban, Andaluziako koparen jabe egin da finalerdian Vicar Goya eta finalean Adesal gaindituz. Loterías Ligan hasiera zaila izan zuen, A Guardan debutarekin, etxean Porriñorekin ere galdu zuen –galizarrak Alcobendas menperatu zuten asteazkenean- eta Rocasaren aurka Telden. Hortaz, lehenengo garaipena Zuazoren aurka lortu zuten Málagan.
Rincón Fertilidad Málaga eskarmentu handiko jokalariak eta gazteak uztartu nahi du. Atea ondo zainduta dauka Fernández eta Maestrorekin, hegaleetatik gola erraza egiten du Gutiérrez eta Gonzálezekin, Bea Puertasek ondo zuzentzen du taldea, Méndez defentsan nahiz erasoa sustsu dabil eta Benzal-García lotura oso arriskutsua da. Hortaz, Super Amara Bera Bera bertsiorik onena eman beharko du larunbatean Bidebieta (18etan).