Loterías ligako 16-17 denboraldiko haman jardunaldiak irabazteaz gain, etenaldira lidergoan da bakarrik Super Amara Bera Bera, Rocasarekiko bi puntuko aldea duela, Guardesekiko lau eta Prosetecnisa Zuazok baino sei gehiago. Hortaz gain, gaur gauean O Porriñon Godoy Maceira taldeari gaindituta, Bera Berak 2016. urte borobila osatu du, Estatuko lehiaketa guztietako norgehiagokak eskuratuz: ligako 26, Kopako, lau eta Superkopa. Aitzitik, Europa beste koska batean gelditzen da Europa, non bi partida galdu dituen eta bakarra irabazi. Larunbatean EHFko itzulera jokatuko du Brest hirian, bertako taldeak gaur Bessançon taldearen aurkako partida irauli egin du (24-21, atsedenaldian 9-13).
O Porrinon jokatzeak Europako kanporaketa erdian kezka eragiten zuen Donostian, hortaz taldeak hegazkina hartu du gaur goizean Loiun autobuseko bidai astuna ahaztuz.
Eta Super Amara Bera Berak erantzun du. Menéndez eta Aramendia jokalariei esker gipuzkoarrak aurretik jarri dira 9. minutuan eta hortik aurrera partidaren jabe egin dira. Elorzak bat egin du taldearekin baina Puchek azkeneko taldeari eman dio ardura, Sans eta Menéndez erdian, Arrojeria eta Etxeberria ondoan eta Fernández eta Aramendia hegaletan, Temprano atepean. Samartin alboko jokalariak Godoy Maceira Porriño mantendu du partidan eta gero Sara Gil hegalekoak jarraitu dio. Galizarrek ondo estutu dute Fernández eta Arrojeria baina usurbiltarrak lehenengo zatia bukatu baino lehen hiru gol sartu ditu, garrantzitsua azkena, izan ere, Abel Estévezek partida gelditu du atsedenaldira gol bakar batera gelditzeko asmoz eta Arrojeriak 12-15 ezarri du.
Bigarren zatian goitik behera mendean hartu du Porriño Montse Pucheren taldeak -9-18 partziala lortuz-. Hasieran Alicia Fernándezek asmatu du baina lekukoa hartu dio Menéndezezk, bederatzi gol eskuratuta, bere markarik onena lortu du, maiatzean Leonen sartutako zortzi golekoa gaindituz.
Abel Estévez entrenatzailea saiatu da bere taldea animatzen baina Super Amara Bera Beraren tartea geroz eta zabalagoa zen (21-33).
Fitxa: Godoy Maceira Porriño 21, Super Amara Bera Bera 33
Godoy Maceira Porriño 21 (12+9): Susi Sánchez (P), Gil (5), Samartín (6), Cacheda (2), Andrea Dapena, Alba Dapena (2) eta Martínez –titular- Cerqueira (1), Aguirre (2), Costas (1), Rivas, Liranzo (1), Campo (1), López, Sanjuan (o.a.) eta I. Sánchez (o.a.)
Super Amara Bera Bera 33 (15+18): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (9), Sans (2), Arrojeria (5), Fernández (4) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, López (3), Elorza, Ezkurdia (2), Múgica (1), Zaldua (1) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Andrés Rosendo eta Sergio Rodríguez (Galiza)
Kanporatuak: Samartin (2) eta Aguirre Godoy Maceira Porriñotik eta Menéndez, Arrojeria eta Elorza Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 2-2, 3-5, 5-7, 7-9, 10-12, 12-15 –atsedenaldia- 13-18, 14-21, 17-25, 19-27, 20-30 eta 21-33
Loterías Ligako lau partida eta Brest Bretagne taldearen aurka EHFko joanekoa galdu ostean, Patri Elorzak taldearekin bat egingo du bihar O Porriño kiroldegian, izan ere, aurreratuko den 10. Jardunaldian Super Amara Bera Berak Godoy Maceira taldea izango du aurrean 21etan (Andrés Rosendo eta Sergio Rodríguez, Galiza).
Hanketako eskuin bikian zuntz haustura gainditzen joan da arabarra, hortaz, Eider Lizarbe ordezkatuko du deialdian. Bidebietan entrenatu da taldea gaur arratsaldean eta bihar goizeko 10,30etan Loiutik abiatuko da Vigoruntz, atsedena hartuko du eta sailkapeneko goiko aldean dagoen taldea izango du zain. Izan ere, Godoy Maceira Porriñok aurreneko sei partida irabazi zituen eta aurkari zuzenen aurkako norgehiagoka guztiak galdu ditu: Mecalia Atlético Guardés, Rocasaren aurka etxean eta duela astebete Prosetecnisa Zuazorekin Lasesarren, hortaz, bostgarrena da sailkapenean 12 puntuekin.
Denboraldiko zati hau 10 garaipenekin itxi nahi du Super Amara Bera Berak, etenaldira lidergoan bakarrik joateko. Elorza egoteak berri ona da lehen lerroko jokalarientzat, Gascan hustuta bukatu baitzuten Pucheren jokalariek, Bretaniako Brest taldeak baliabide ugari erakutsi baizituen.
Super Amara Bera Bera ostegunean iritsiko da Donostiara, arratsaldean bideo ikusiko dute, saio arina burutuko dute ostean eta ostiral goizean Biarritzetik egin du bidaia Brest hirira Parisen geldituta. Arratsaldean entrenatuko dira, larunbatean 20,30etan izango du hitzordua itzulera partida jokatzeko, jakinda erronka oso zaila dela, Gascan 20-25 galdu baitzuen.
19 urte dituela, Maitane Etxeberriak Bera Berako kamisetarekin 100 partiden langa pasatu du, Alcobendasen ehungarren norgehiagoka jokatu zuen eta lehengo astean Guardés eta Bretaniako Brest taldearen aurrean, marka hori gainditu, 102n kokatuz.
Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga entrenatzaileen bidez egin zuen debuta Etxeberriak. 2013ko irailaren 28an izan zen Barakaldon, partida estutu zen unean sartu zen eskuin hegaleko jokalari eta berehala sartu zuen bere lehenengo gola. Bera Berak partida irabazi zuen eta handik aurrera ez da taldetik irten Etxeberria, jokatu gabe aulkian eserita ere egon zena, lau partidetan baino ez baizen izan: Gascan Rocasaren aurkako Superkopan, ligako aurreneko bi norgehiagoketan Guardés eta kanariarren aurrean eta Champions Leagueko ligaxkako azken partidan, Gascan Podravkaren aurka.
Hiru urtetan, Etxeberriak Ligako 76 partida jokatu ditu, Europako 12 (Champions Leagueko sei eta EHF, sei), Kopako 11 eta hiru Supercopa (Guadalajaran, Gascan eta Iruñean). Guztira 203 gol sartu ditu, horietatik, Ligan 166, Kopan 19, Europan 13 eta Superkopetan, 5. Hortaz, azkeneko bederatzi tituloetako partaide da: hiru Liga, bi Kopa eta lau Superkopa, 19 urterekin ezin da askoz gehiago eskatu.
EHFn debuta egin zuen Zalduak
El Mundo Deportivori eskainitako elkarrizketa batean Andrea Zalduak adierazi zuen Marta Manguén asko fijatzen zuela. Duela urtebete zarauztarrak lesio larria izan zuen belaunean eta orkatilean mina hartu zuelarik. Lehengo larunbatean egin zuen debuta Europan Super Amara Bera Berarekin eta aurreran bere ídolo izateaz gain Brest Bretagne taldeko Frantziako internazionala Alison Pineau esate baterako. Esperientzia gogorra izan zen zarauztarrarentzat, Bretainiarren defentsa sutsua jasan izan zuelako baina, era berean, 20 urteko jokalari batentzako akaso formaziorik onena.
Andrea Zaldua Bera Berari lotuta gelditu zen 2014ean. Lehen taldearekin burutu zuen aurredenboraldia eta utzita, Aiala Zarautzekin jokatu zuen, ohorezko maialara igotzea lortu zuena, hortaz, donostiarrei eskatu zien Aritzbatalden jarraitzea lehengo urtea. Zoritxarrez hiru hilabete baino ez ziren izan eta, lan ugari egin ostean entrenaldietan besten mailara jartzen saiatzen da Zaldua lehenengo lerroari laguntza emanez, Martínez eta Elorza baja izanda, ahulago dena. Orain arte, zortzi deialdietan izan da Zaldua eta EHFko partidaz gain, Ligako bi norgehiagoka jokatu ditu sei gol sartu dituelarik.
Denetarik asteburu honetan Bera Berako harrobi taldeetan. Mutiletan, kadete mailan, atsedena hartu zuten Urdina nahiz Laranja taldeek. Azkeneko emaitzei esker Bera Bera Urdina emakumezkoen taldeak mailaz mail lider dira infantil, kadete eta jubeniletan. Euskal ligako senior mailan ere Bera Berak eta Indupime Basauri taldeek adina puntu eskuratu dute sailkapeneko buruan jarraituz.
Emaitzak:
Infantil mutilak
BERA BERA URDINA 3-21 AMENABAR B ZKE
Infantil neskak
BERA BERA URDINA 18-14 URNIETA ALTUNA AUTOBUSAK
EREINTZA BEISSIER 17-17 BERA BERA TXURIA
EDU OPTIKA PULPO KE 22-17 BERA BERA LARANJA
Kadete neskak
ORDIZIA IRURENA 9-32 BERA BERA URDINA
BERA BERA LARANJA 10-38 TRAPAIA TABERNA PULPO K.E.
Kadete mutilak, atsedena urdina zein laranjak
Jubenil neskak
BERA BERA LARANJA 13-22 URNIETA QUEL ABOGADOS
BIDASOA IRUN 11-32 BERA BERA URDINA
Senior neskak
GARAJE AXIRI PULPO K.E. 10-33 BERA BERA
Super Amara Bera Berak gaur egun dituen baliabide guztiak ustiatu ditu Brest Bretagne talde handiari aurre egin ahal izateko, halere 20-25 galdu du EHFko hirugarren kanporaketako joanekoan.
Gasca kiroldegiko bi harmailak guztiz ia beteta, zeharo girotu da Montse Pucheren jokalariek partidari hasiera sutsua eman ostean, horrelako partidak merezi duen giroa sortuz. Martínez eta Elorzaren bajak oso garrantzitsuak dira 16 jokalarietatik edozein jokatzeko gai den talde baten aurka.
Hasierako 16 minutuetan Super Amara Bera Berako jokalariek aho zabalik utzi dute Gasca. Puchek hasieratik Sans eta Menéndez erdian, Arrojeria eta Fernández ondoan, Aramendia eta López hegaletan eta Temprano atepean jarri ditu. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Atezainak geldiketa ikusgarriak egin ditu bera taldeari aukerak emanez, lehenego lerroko jokalariek bretaniarren defentsan hutsuneak ireki dituzte.
Menéndezen gol batekin Laurent Bezeau entrenatzaileak partida gelditu du. Múgicak penaltiak sartu ditu, Tempranok ia iritsitakoa gelditzen zuen eta Super Amara Bera Bera aurretik, 16 minutuan (8-4).
Halere, Alison Pineau atera da eta partida aldatu du ez berak erabaki duelako baizik eta bretoiarren defetsak estutu duelako. Hortaz, Durand kontraerasoan eta Prouvensier hegaletik norgehiagoka berdindu dute, gero Manguék aurretik jarri du (9-12, atsedenaldian).
Bigarrenean, Arrojeriak 15 minutuko lehorteari amaiera jarri dio baina zorte txarre ere izan dute gipuzkoarrek, jokaldi berean hiru aldiz posteari eman diotelako eta ondoren, Múgicak penaltia huts egin du.
Orduan, Alicia Fernándezek ardura hartu du eta hegaletan Etxeberria eta Aramendia lagun, pixkanaka pixkanaka gipuzkoarrek gerturatu dira (17-18, min 46) Brest taldeak partida gelditu du eta ostean tartea ireki du berriro. Zaldua, López eta Ezkurdia atera dira, Etxeberriak 19-21 ezarri du lau minutu falta baina hor agortu da taldea, hiru baloi galduta Bresten kontraerasoak baliatuz eta bost goleko desabantaila 20-25. Itzulera, datorren larunbatean 20,30etan Brest Arenan. Aurretik, O Porriñora bidaia asteazkenea Ligan lidergoari eusteko.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 20 vs Brest Bretagne Handball 25
Super Amara Bera Bera: 20 (9+11): Temprano, López, Arrojeria (2), Sans (1), Fernández (5), Menéndez (2) eta Aramendia (3) –titular- Ederra , Múgica (2p) Etxeberria (3), Zaldua, Ezkurdia (2). Deialdian: Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.)
Brest Bretagne Handball 25: (12+13): Darleux, Durand (3), Akoa (3), NGouan (1), Tissier (2), Mangué (3) eta Prouvensier (4) –titular- Limal (1), Pineau (3,1p), Le Hir (2), Geiger, Tizi Sadki, Copy (1), Toublanc, Desgrolard (2) eta Dangueuger (o.a.)
Epaileak: Victoriia Alpaidze eta Tatyana Berezkina (Errusia)
Kanporatuak: Fernández Super Amara Bera Beratik eta NGouan , Akoa eta Prouvensier Brest Bretagne taldetik.
EHF delegatua: Tatjana Medved (Serbia)
Partzialak: 3-2, 6-3, 7-4, 8-6, 9-9, 9-12 –atsedenaldia- 10-14, 13-15, 15-18, 17-20, 18-21 eta 20-25