
Harrobiko taldeek bi partida baino ez dute asteburu honetan. Larunbatean Bidebietan, 18,15etan, Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du. Oso partida erakargarria da eta giro aparta espero da. Nafarrak donostiarrak baino koxka bat aurretik dira sailkapenean, hirugarrenak alegia, Bera Berak baino hiru puntu gehiagorekin. Bi partido besterik ez ditu galdu, Colores liderra eta Kukullagarekin. Bestetik, Loyola gainditzen lehen taldea izan da. Guerreras Iberdrola ligan aritu diren jokalariak ditu: Retegi, Zalgizuri eta Arrasate, besteak beste.

Bera Bera Eskubaloi arduradun Tati Garmendiak klubak ligaxka horretarako diseinatu duen 'Europa gure esku' kartela eta abonua aurkeztu ditu gaur eguerdian Josean Gasca kiroldegian, urtarrilean eta otsailean jokatuko diren European Leagueko multzoen faseko hiru partiden egoitza.

super amara Bera Berak eta Zuazok partida interesgarria jokatu dute gaur arratsaldean Oñatiko Zubikoa polikiroldegian – aforoa osatu du –, emozioz beteta amaierara arte, hasieratik talde donostiarra nagusi izan bada ere, baina ezin izan dio talde bizkaitarrari eutsi bigarren zatian.