
Bi jardunaldien faltan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak eskura du lidergotza lehen fase honetan, izan ere, partida bat gutxiago izanda lau puntuko aldea ateratzen die Aiala eta Kukullagari. Asteburuan Arilan Elgoibar gainditu zuen, kadeteek aldiz zailago izango dute aurreneko lau onenen artean sailkatzea, hurrengo fase jokatze aldera.

SUPER AMARA Bera Berak lan itzela egin behar izan du Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko San Tomas egunean Bidebietan (30-23, 14-13 atsedenaldian), bigarren zati bikainari esker, ondorioz, sailkapenean hiru puntuko aldea mantentzen ditu orain hirukote batekiko.

San Tomas egunean, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligari itzuliko da Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko asmotan. Bidebietan izango da, 19etan, Jordi Ausàs eta Miquel Florenza epaile kataluniarrek zuzenduko dutena eta deialdian Priscila Dos Santos nobedade gisa.

Gabon atarian bost partida baino ez ditu jokatuko Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Azpimarratzeko, Herrería Bidebietako kadete eta jubenil mutileena eta euskal ligako Lacturale Bera Berakoak.