
Astebeteko atsedenaldia igarota, SUPER AMARA Bera Bera entrenaldietara itzuliko da gaur lesionaturik dauden Boada, Cesáreo, Maitane Etxeberria eta Sara Gilen bajaz aparte Imanol Álvarez, Manuela Pizzo eta Malena Cavo ere ez dira gaur Bidebietan izango.

Ukondoan alboko lotailuaren bihurritu batek Sara Gil geldiaraziko du lau astez, ondorioz, atsedena hartu beharko du eta entrenaldietara abenduaren erdialdean itzuliko da.

SUPER AMARA Bera Berako plantillak astebeteko jai du, ez ordea lesionaturik daudenetzat. Emma Boada, Maitane Etxeberria eta Eli Cesáreok hobekuntza nabaritu dute, klubarentzat albiste pozgarria.