
SUPER AMARA Bera Berak garaipen berri bat eskuratu du Guerreras Iberdrola ligako zazpigarren eta azkenaurreko jardunaldian, Teldeko Rita Hernández kiroldegian Rocasa Gran Canaria gainditu ostean (21-28).
Asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak hiru partida jokatuko dituzte Irunen eta Hernanin. Artalekun bata besteen atzetik arituko dira kadete eta jubenilen Lacturale Bera Bera taldeak. Aurrenekoak 10etan Bidasoa Irun taldearen aurka eta jubenilek, 12etan Makitta Sifra Bidasoa Irun izango dute aurrean.

Ordubetez Bidebietan gaur goizean entrenaldia burutu ostean, SUPER AMARA Bera Bera Hondarribiko Aeroportura abiatu da Autocares Davidekin Madriletik Kanariar Uharteetara iristeko. Gipuzkoarrek Guerreras Iberdrola ligaren zazpigarren jardunaldiari ekingo dio Telden Rocasaren aurka (21etan, bertako orduan, TDP) partidarik galdu gabe jarraitze aldera.