Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak berriro gainditu du Merignac Handball taldea (29-31, 13-17 atsedenaldian) aurredenboraldiko laugarren lagunartekoan Bordeleko Jean Daugueten, Gironde herriko taldeak Ligue Butagaz Energieri ekingo dion aretoan.

Cesáreo eta Emma Puleri piboteen arteko gol-lehiarekin hasi da partida eta berdintasuna markagailuan jarraitu du. Bi taldeak 6-0 defentsarekin, Imanol Álvarezek ez du partida hauen eskema aldatu eta bi taldeak jarri ditu 15 minutuero. Aurrenekoan, Cesáreo eta Menéndez erdin kokatu ditu, Etxeberria eta Fernandes ondoan, Moreno eta Arrojeria hegaletan eta Castellanos atepean.  

SUPER AMARA Bera Berak ez du asmatu kontraerasoan ezta ere barneraketetan, ondorioz, ezin izan du tartea ireki eta Merignac taldeak korrika egiteari ez dio muzin egin, Svangard eta Laurie Puleri tarteko. Ondorioz, markagailuan, ados.

Bigarren taldeak gehiago asmatu du ate aurrean, batez ere Sara Gilek, bost gol egin duelarik, horietatik hiru kontraerasoan Castellanosen geldiketak medio. Kataluniarra ondo lagunduta egon da Cardosorekin eta lehenengo lerroan, Pizzo eta Arderiusekin, atsedenaldian tartearekin iritsiz (13-17).

Bigarrenean, taldeen nahasketa eta 5-1 defentsa. Grollier albokoak hutsuneak aurkitu ditu Castillo  gainditzeko –Arrudak baja jarraitzen du- eta Merignac, Nganmogne atezainari esker, partida berdindu du eta aurretik ere jarri da (45’: 23-22). Menéndez eta Mujika, hegaletik norgehiagoka parekatu dute baina frantziarrek, Radojevic eraginkor, aurretik jarraitzen zuten.

Arderius defentsa aurrean kokaturik, Castellanos atepean eta Terés, Pizzo eta Fernandes atzean taldeak hobetu du eta Cardoso eta Pizzo berak asmatu dute partida iraultzeko (29-31).

Fitxa: Merignac Handball 29, SUPER AMARA Bera Bera 31

Merignac Handball 29 (13+16): Balzinc, Desgrolard (2), Grollier (5), Emma Puleri (5), Radojevic (4), Svangard (2), Laurie Puleri (3), Nicolas (3), Olivar (1), Sias (2), Dreyer (2) eta Nganmogne (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 31 (17+14): Castellanos, Etxeberria, Menéndez (3), Arrojeria (1), Cesáreo (5, 2p), Fernandes (2) eta Moreno –hasierako zazpikoa- Terés, Gil (6), A. Etxeberria, Mujika (1), Cardoso (5, 2p  Arderius (2), Pizzo (6) eta Castillo (p.s.). 

Epaileak: Chastanet y Courtet

Kanporatuak:  Radojevic eta Olivar (2) Merignacetik

Partzialak: 2-4, 5-5, 6-6, 8-9, 10-13, 13-17 –atsedenaldia- 15-18, 20-20, 23-22, 25-24, 26-28 eta 29-31

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores