Bera Bera

Select your language

Summer BAG Experience 2019 bigarren edizioak finalerdiak zehaztu ditu, Bidebieta kiroldegian ospatuko direnak abuztuaren 23an. Aurrenekoan, 17etatik aurrera, Mecalia Atlético Guardések aurten gonbidata den Liberbank Gijón taldea izango du aurrean eta 19etan SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid hartuko du.

Hurrengo egunean lau taldeek Egiako Nazioarteko txapelketan izango dute hitzordua. Hirugarren eta laugarren posturako lehia 11etan izango da bertako kiroldegian eta finala, 13etan.

Summer BAG Experience 2019 txapelketak Donostian burutuko du bigarren edizioa, denboraldi honetan Europako lehiaketetan arituko diren hiru talderekin: SUPER AMARA Bera Bera EHF Cupean eta Mecalia Atlético Guardés eta Aula Alimentos Valladolid Challegen Cupean.

SUPER AMARA Bera Berako abonatuek dohan izangp dute Summer BAG 2019, gainontzekoek 10 euro ordaindu beharko dute bi partidak ikusi ahal izateko (5 euro 10 eta 16 urteetako gazteentzat). 

Lau taldeek jokalari berri ugari fitxatu dituzte. Kopako finalista Aula Alimentos Valladolid taldeak Bera Berako ohi Yunis Camejo, Agustina López eta Iara Grosso uruguaiarrak eta Sara Molés (katalanuniarra) eta Elba Álvarez (zamokoa) gazteak. Teresa Álvarez, Bea Puertas, Cifuentes, Lulu Guerra eta Elena Cuadrado jokalariekin, besteak beste, oinarria mantenduko du Peñasek.

Liberbank Gijón, bosgarren Guerreras Iberdrola ligan, gehien indartu den taldeenetarikoa da. Cecilia Cacheda galizarra, Nerea Nieto eta Marta Méndez albojoak, Natalia Montilla, María González eta Laura Rivas hegalekoak. Horrez gain, Diego Lafuentek Faria, Téllez, Caño, Palicio, Gavilán, Cobo eta Álvarez atepean mantendu ditu.

Mecalia Atlético Guardés ere aurpegi berriekin agertuko da Donostian. Patricia Lima eta Sandra Santiago portugaldarrak joku zuzendaritzan zeresan handia izango dute, Martina Mazza argentinarra eta Estefanía Descalzo valentiarra bezala, Campos eta Bufornekin. Pradesen taldea Carratú eta Ezbida atepean, Sempere, Carla Gómez eta Valero piboteaneta Rosario Urban, Lorena Pérez, Sara Bravo eta Laura Morais –etxera bueltan Valentzian egon ostean- hegaletan osatu da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores