Bera Bera

Select your language

Leire Aramendiak taldekideekin bat egin zuen atzo arratsaldean eta gaur goizean entrenaldiak osatze aldera, Errumanian igandean Europako ibilbidea amaituta, asteko aurreneko saioetan. 

Ezker hegaleko jokalaria 2017ko maiatzaren 12an lesionatu zen, iazko denboraldiko 24. Jardunaldian. Valentzian izan zen, Zugarrondok luze bidali zion baloia, Aramendia hiru urratsak eman zituen, gola sartu zuen baina ezker belaunean zuntz latza jaso zuen lotailu gurutzatua eta meniskoak apurtuz. Une horretan SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusiena zen Ligan eta gainontzeko lehiaketak aintzat hartuta.

Hilabete ostean Gipuzkoa Poliklinikan egin zioten ebakuntza eta berriro irailean atxikidurak kentzeko.

Hilabete hauetan, belauna sendotzen saiatu da Aramendia eta atzo taldearekin osatu zuen aurreneko entrenaldia, pixkanaka pixkana sartuko da lanean, pistan berriro agertzeko inongo eperik finkatu gabe.

EHF Cupetik at, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligan jarriko du orain arreta, martxoko etenaldira iritsi aurretik garrantzi handiko partidak dituelarik. Gipuzkoarrek Sagunton jokatuko dute larunbatean (19,30etan) Morvedreren aurka, Manu Etayo nafarraren taldea jaitsiera saihesteko lehian dagoelarik. 16. jardunaldian, SUPER AMARA Bera Bera Gascara itzuliko da, Mecalia Atlético Guardés hartuko baitu otsailaren 22an, ostirala 21etan (Teledeporte). Horren ostean Castellón izango da bisitari (martxoaren 2an, 18,30etan), Rocasaren aurkako partida martxoaren 6an izango da, kanariarrak Europako kanporaketa dutelako eta bost partidako atala Valladoliden itxiko du, martxoaren 17an (igandean, 12etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores