Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak bere lehen garaipena lortu du Guerreras Iberdrola 26-27 Ligan, Replasa Beti Onak mendean hartuta (26-17, 13-8 atsedenaldian). Talde gipuzkoarrak bere esentzia aurkitu du berriro jokoan, defentsa eta Lucia Prades maila handian arituta, kontraerasoan korrika egiteko aukera eman baitute, Silvia Ederrari agur kutsua izan duen neurketan.

Bi entrenatzaileak bajak jota iritsi dira lehen hitzordu horretara, etxekoek Karsten eta Somaza luzaroan lesionatu dituztelako, eta bisitariek Orbañanos eta Rodriguez. Horiei Arroyo gehitu behar zaie eta Etxeberria bizkarren minez. Eta nafarren aldetik ez dira Garcia, Canas – berotu egin du- eta Gutierrez aritu. Ondorioz, Begiristain eta Echeverría egoera horretara egokitu behar izan dira. Erdiko aldea osatzeko arazoak medio hasieratik Etxeberria kokatu da Fonkengen ondoan, eta Beti Onaken, berriz, Langek protagonismo handia izan du erasoan eta Fernandez-Agustik ere pibotean jokatu du.

Hasieratik, Replasa Beti Onak izan da nagusi, etxekoek erasoan asmatu ez dutelako, Luzuriaga protagonista– sei geldiketa lehen zatian, bat penaltiz-. Casasolak markagailua inauguratu du eta talde nafarrak jarraipena izan du Fonkengen kanporaketa aprobetxatuta. Fernandez-Agustik eta Langek aldea handitu dute (1-4).

Kontraerasoan gerturatu da super amara Bera Bera. Pradesen geldiketei esker, azken minutuetan menderaezina izan baita -10 geldialdi lehen zatian-. Louis, aldeak murrizten hasi da, Shunuk defentsa irekitzen zuen eta Frescok, bi barneraketa gauzatu ditu, bere taldea partidan sartuz (17 ": 5-6). Casasolak erantzun du, baina gero kantauriko indar urdinaren uholdea etorri da. 8-1eko partziala. Beti Onak blokeatu egin da erasoan, eta horrek hainbat baloi galera eta jaurtiketa behartu eragin ditu. Pradesen geldiketak Amoresek aprobetxatu ditu eta Gavilanen aurretik jarri du taldea, Ishikawak bi golekin altxatu du Gasca, Erauskinek eta Fonkengek bezala. Alvarez kanporatua izan da eta Costak aldeak murriztu ditu atsedenaldiaren atarian (13-8).

Bigarren zatian, aldeak murrizteko baloia izan arren, super amara izan da tartea zabaldu duena, defentsan eta eraso dinamikoan lortutako minutu onei esker. Hala ere, Replasa Beti Onak 0-3ko emaitzarekin suspertu da, Fernandez-Agusti, Arruabarrena eta Venturaren golei esker (15-11). Baina Alvarezek hutsunea ikusi du, Erauskinek bi gol egin ditu hegaletik eta Ishikawak partida borobila jokatu du -bost gol- (45 ": 20-11).

Hortik aurrera nabaritu da oraindik ligako lehen partida dela, Echeverriak Urbeltz eta Ancin gazteak sartu ditu, eta Begiristainek Etxeberria eta Kruijswijk gorde ditu – holandarrak ez du jokatu-, Murgiondori eta Frescori minutuak emanez, Gascak oso txalotutako hiru gol lortu ditu zarauztarrak.

Hortaz, super amara Bera Berak bere lehen bi puntuak batu ditu, konfiantza hartzeko ezinbestekoa. Egutegia aldrebes honetan, ostiralean, taldea Malagara joango da larunbatean ligako bigarren jardunaldia jokatzeko, Perez Canca pabiloian, 19etatik aurrera.

Fitxa: super amara Bera Bera 26, Replasa Beti Onak 17,

super amara Bera Bera 26 (13+13): Prades, Louis (1), Shunu, Fonkeng (2), Álvarez (2), Fresco (5) eta Etxeberria -hasierako zazpikoa- Gavilan (3), Amores (4), Ishikawa (5), Erauskin (4), Murgiondo eta Kruijswijk eta Balzinc (o.a.)

Replasa Beti Onak 17 (8+9): Luzuriaga, Zamora (2), Lang (2), Arruabarrena (1), Sans (1), Casasola (3, 2p) eta Fernández-Agustí (3) – hasierako zazpikoa- Ventura (1), Costa (1), Urbitarte (3, 2p), Donderis, Urbeltz, Ancín eta Encinas (o.a.)

Epaileak: Maialen Calderón eta Marta Fernández (euskaldunak)

Kanporatuak: Fonkeng, Álvarez (2), Gavilan, Murgiondo (super amara Bera Bera) eta Lang, Ventura (Beti Onak)

Partzialak: 1-3, 3-4, 3-5, 6-7, 10-7, 13-8 – atsedenaldia- 15-8, 16-11, 20-11, 22-13, 23-15 eta 26-17

Gertaerak: Minutuko isilunea gorde da atzo Silvia Ederra Bera Berako jokalari ohiaren omenez.

Atarikoetan, Oihana Murgiondo eta Elene Fresco Munduko txapeldunak omendu ditu klubak, eta argazkian ere Beti Onak-eko Edurne Donderis parte hartu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores