Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Amandine Balzinc frantziarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Mecalia Atletico Guardesetik dator igandean 33 urteko beteko dituen atezainak.

Gonesseren jaioa, Paris iparraldean, Balzincek Guardesekin egin du debuta Guerreras Iberdrola Ligan, EHF European Cupeko txapeldun eta Erreginaren Kopako finalista izan da. Errumaniako Targu Jiu taldetik iritsi zen ligara, eta Frantzian, aldiz, Merignac Handball eta Toulon taldeetan ibili da.

Bere kalitatea eta esperientzia funtsezkoak izan dira Guardesen arrakastetan, eta, ondorioz, Lucia Pradesekin batera Guerreras Iberdrola ligako berme handienetako bikotea osatuko du, gutxienez 2028ko maiatzera arte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores