Atzoko atseden egunaren ondoren, super amara Bera Bera gaur itzuli da entrenamenduetara – bihar ere Bidebietan egingo du saioa, Kanarietara joan aurretik-, “asteazkenean kanporaketa berriro Gascara ekartzeko” erronkarekin, Imanol Alvarez entrenatzaileak ziurtatu duenez. Horretarako, igandean Telden Rocasari irabazi beharko dio (bertako 18:45etan, Donostian 19:45etan). “Konfiantza dut, gauzak ondo egiten baditugu, asteazkenean baino askoz aukera gehiago izango ditugu”.
Alvarezen ustez, “ez da zaila porrota azaltzen”. “Lehen 20 minutuetan hain gaizki ibili ginen jaurtiketetan, non gero izugarri kosta zitzaigun horri buelta ematea” adierazi du, gaineratuz “Rocasak baino askoz energia gutxiago izan genuela, eta beraien partida meritu handia izan zuen”. “Gero ahalegin handia egin genuen, bihotza jarri genuen buelta ematen saiatzeko – jarraitzen du –,gertu egon ginenik ezin dugu esan, baina bai pare bat aldiz lau golera hurbildu ginen, eta gola sartu izan bagenu, agian partida zertxobait aldatuko zatekeen”. Hala ere, super amara Bera Berako entrenatzaileak onartu duenez, “Rocasa nagusi izan zen, eta horrela aitortu behar da”.
Alvarezek alde positiboari eutsi dio. “Lehen 20 minutuetako erasoko zenbaki hain txarra ziren, zaila izango da berriro errepikatzea, Navarrok % 70 baino gehiago zeramalako”. Horretarako, “energia berreskuratzen” saiatuko da taldea, eta “guztiarekin joan nahi dugu, irabazten saiatu, asteazkenean Gascara itzultzeko”. Nahiz eta pista faktorea Rocasarena den orain, bere etxean ligako txapeldun izateko aukera du, entrenatzaile ermuarra ziur dago “etxean baino hobeto jokatuko dugula, kanporaketa hona ekartzera irten behar dugu. “Ligako bi talde onenak bagara ere, Rocasari irabaztea erraza ez bada ere, irabazi egin dezakegu, ez baitugu askoz goragoko talde baten aurka jokatzen, ez da miraririk egin behar irabazteko”. “Gauzak ondo egiten baditugu, asteazkenen baino askoz aukera gehiago ditugu”.
Argi printzak defentsa irekiak zabaldu zituen. Hala ere, Alvarezek ohartarazi duenez, “oso zaila da 60 minutuak horrela defendatzea. Ez dugu oraindik erabaki”. Álvarez-Begiristain bikotea “eraso-eraginkortasuna hobetzeaz” arduratzen delako.
Asteazkeneko deialdi bera osatuko du Alvarezek. Miguel Soriak (valentziarra) eta Ernesto Ruizek (andaluziarra) epaileek zuzenduko dute lehia, Teledeporte eta ETBk zuzenean eskainiko dutena.






























