Bera Bera

Select your language

Defentsa bikainari eta Navarroren geldiketei esker, Rocasa Gran Canariak Gascan jokatutako Guereras Iberdrola Ligako finaleko lehen partida irabazi du (19-23, 5-12 atsedenaldian).

Partida hasieratik, Rocasak super amara Bera Bera menpenratu du. Aitzakia izan gabe, Gascaren beroa itogarria zen, eta Donostiako lehen lerroak gaur ez dio behar adinako abiadurarik eman baloiari, teldeko defentsa trinkoa gainditzeko. Gainera, Silvia Navarrok – MVP-a jaso zuenak- gipuzkoarren lehen saiakerak urrundu zituen, eta gipuzkorrek baloia galtzen hasi ziren.

Aitzitik, Rocasak mugimendu bakoitza kontrolatu du, bere lehen galera 23. minutuan izan da, 3-9 markagailuan. Kanariarrek, Alvarezek aurrekoan eskatzen zuen pazientziarekin, defentsa mugitzea lortzen dute, eta une egokian Prades eta ondoren Wiggins gainditzeko lekua aurkitzea. Eta koru jokoarekin, Sundholmekin zazpi metroetatik asmatzen, eta gai horretan ere ez zegoen ondo super amara Bera Bera, birrita huts eginda. Imanol Alvarezek bi hutsarteak agortu ditu, lehen lau lerroekin saiatu da, defentsa aurreratuz, baina gaur ez zen eguna. Ondorioz, 5-12 atsedenaldian.

Bigarren zatian, Kruijswijk hasierako golean izan ezik, Rocasak aldea handitu du Da Silvaren golarekin (7-15), baina ez da hiltzat jo behar super amara Bera Bera, 3-0 partzial bat lotu baitu, eta horrek Gasca altxatu du, bere taldea sutsu animatuz, 7x6 pibote bikoitzarekin saiatu da taldea, Karsten, zazpi metroetatik bikain, bere taldea gidatuz.

super amara Bera Bera lau golera jarri da (44 ": 12-16) bere defentsari esker, baina Hernandezek, pibote lanetan, zutoinera bidali du baloia. Jarraian, Langek abantaila erosoa eman dio bere taldeari (16-22). Bederatzi minuturen faltan, donostiarrak lau golera jarri dira berriro (15-19), baina Sundholmek eta Polesek garaipena ziurtatu dute.

Igandean, 18,45etan (19,45 Donostian), bigarren partida. super amanak garaipena lortuz gero, hirugarren eta behin betiko partida Donostian izango litzateke, ekainaren 3an.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 19, Rocasa Gran Canaria 23,

super amara Bera Bera 19 (5+14): Prades, Etxeberria (1), Ogonovszky (1), Karsten (7, 6p), Álvarez (3), Hernández y Amores (1) – hasierako zazpikoa- Arroyo (1), Gavilán, Kruijswijk (3), Erauskin (2), Rodrigues, Ishikawa, Fresco, Urretabizkaia y Wiggins (a.o.).

Rocasa Gran Canaria 23 (12+11): Navarro, Sundholm (7, 4p), Rodríguez (3), Zaldua (3), Correia (2), Da Silva (1) eta González (1) – hasierako zazpikoa- Lang (3), Poles (2), Ramírez (1), Söthe, Medina, eta Guerra (p.s.)

Epaileak: Miquel Florenza eta Jordi Ausàs (kataluniarrak)

Kanporatuak: Karsten (2) eta Hernández (super amara) eta Zaldua (2) (Rocasa)

Partzialak: 1-2, 1-5, 1-7, 2-9, 4-10, 5-12 – hasierako zazpikoa- 7-15, 10-15, 12-16, 14-18, 16-21 eta 19-23

Gertaerak: Bera Berak omenaldi xumea egin nahi izan zion Silvia Navarrori, denboraldi honen amaieran eskubaloia utziko baitu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores