Bera Bera

Select your language

Zazpi urte igaro dira super amara Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria berriz ere final batean elkar ikusten dutenetik. Final atipikoa izango da, gainera, 2022-23 denboralditik aurrera Guerreras Iberdrola Liga erabakitzeko erabiliko den play-offaren egungo formatuarekin egingo den lehena. Izan ere, txapeldunak bi partida irabazi behar ditu garaikurra altxatzeko.

Lehen norgehiagoka asteazkenean izango da, Gascan (19,15etan), talde donostiarrak kantxa faktorea alde baitu. Bigarrena Telden izango da, igandean 18:45ean (Donostian, 19,45etan), eta hirugarrena behar izanez gero, ekainaren 3an (asteazkena), Gascan 19,30etan. Sarrerak

Bi taldeak final batean gurutzatu ziren azken aldia Eibarko Superkopan izan zen, abuztuaren 31n, Rocasako luzapenean garaipena lortuta (32-31), partida amaiera polemikoa izan zelarik, Menendezi gorria atera zioten, sabotajea zelakoan. Horri esker, Kanarietako taldeak luzapena behartu zuen.

Aurreko finala ere Rocasak irabazi zuen eta luzapena ere behar izan zuen. O Porriñoko Kopan, 2017ko maiatzaren 1ean, super amara Bera Bera Arrojeria, Alicia Fernandez eta Maialen Mugicaren lesioekin iritsi zen orduan.

Bestalde, aurtengo denboraldian, Rocasak oso zail jarri zion super amara Bera Berari hirugarren jardunaldiko partida. Talde gipuzkoarrak 11-17ko markagailua irauli behar izan zuen bigarren zatiaren hasieran 30-27 irabazteko. Antzeko zerbait gertatu zen Telde. super amara Bera Berak Atticgo Elxerekin galduta bidaiatu zuen Teldera. Lehen zatian nagusi izan zen (20’: 7-12), baina Rocasak markagailua irauli zuen, averagea ere arriskuan egon zen, eta azkenean donostiarrak puntu bat berreskuratzear egon ziren.

Rocasak ez zuen liga erregularraren amaiera ona izan, azken lau partidetatik hiru galdu baitzituen. 23. jardunaldian, Eldan galduta, super amara Bera Berak lidertzara jauzi egin zuen Arrecifen irabazita, eta kanariarrek ere berriro galdu zuten A Guardan, Costa del Sol Malagarekin zuen bigarren postua arriskuan jarriz. Baina Donostiarrek Malagako Perez Cancan lortutako garaipenak bigarren maila erraztu zien Teldekoei, Morvedreri irabazi eta Lanzarote Zonzamasen aurka galdu arren.

Final-laurdenetan, Rocasak bost gol irauli behar izan zizkion Elxi Telden, eta finalerdietan bi partidetan Costa del Sol Malaga gainditu du (48-41 guztira).

Bere joko sistemari dagokionez, Rocasa defentsa bikainean oinarritzen da, eta liga erregularrean gol gutxien jaso duen hirugarren taldea da, Elche eta Guardesen atzetik, 22,27 gol jaso baititu batez beste. super amara Bera Berak 23,5 gol jaso ditu batez beste eta 28,42 gol sartu dituzte partidako,; teldekoak, aldiz, 25 gol. Bere erdiko defentsan Zaldua eta Lang argentinarra dira oinarrizko jokalariak, Da Silvak eta Almudena Rodriguez lagun. Hegaletan, Sundholm eta María González, eta Ramirez eserlekutik aterata. Atepean, bermea Lulu Guerra eta Silvia Navarrorekin. Erasoan orain gehiago jokatu arren, Langek Eider Poles edo Maria Oliveira utzi ohi die lekua, Sothe brasildarrak osatutako lehen lerroa – abenduan iritsi zen taldera–, defentsan ere aritzen duena, eta Ana Medina gaztea.

Partida guztiak Teledeportek eta ETBk zuzenean eskainiko dituzte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores