Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak eta Grafometal Sporting Errioxak play-offaren hasierako egunak eta ordutegiak zehaztu dituzte. Ondorioz, final-laurdenetako joaneko partida Logroñoko Kirol Jauregian jokatuko da apirilaren 25ean, larunbata, 17etatik aurrera, eta itzulerakoa Josean Gascan izango da, maiatzaren 2an, 18etan.

Final-laurdenak Kopa sistemako formatua dute, hau da, golen aldekoa. Logroñon hasiko da seriea, Grafomental La Rioja zortzigarren postuan geratu baita liga erregularrean.

Azken bi denboraldietan asteazkenean jokatu behar izan ziren Kirol Jauregiko partidak, super amara Bera Beraren Europako konpromisoen ondorioz. Oraingo honetan, klubak bidaia antolatu du taldeari laguntzeko, azken bi partidatan gol batez bakarrik irabazi zuelako Logroñoko pistan. 24-25 denboraldian, urtarrilean, super amara Bera Berak Grafomental (25-26) gainditu zuen eta egungo denboraldian, urriko partidan (21-22).

Autobusa 10etan abiatuko da Bidebietatik – behar izanez gero, geldialdia egingo du Lasarte-Orian-, eta 12,15ean iritsiko da Logroñora. Zaleak 16etan Kirol Jauregiruntz oinez joango dira. Itzulera, partidaren ondoren, 19ak aldera. Abonatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte, sarrera barne; abonatu ez direnek, 30 euro. Eta gazteentzat: 12 eta 17 urte bitartekoentzat, 10 euro abonatuek eta 20 abonatu ez direnek. Izena emateko formularioa erabiliko da, eta ordainketa autobusean bertan egingo da.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores