Kelly Nzonzie Fonkeng pibote eta Melinda Louis, egun Replasa Beti Onak eta Zonzamas Lanzarote taldean, super amara Bera Berako jokalariak izango dira. Fonkeng nafarrak hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du, eta, beraz, Shula Gavilani lagunduko dio zeregin horretan eta hegaleko frantsesak 2028ra arte.
Irailean 20 urte beteko dituen 1,85 metroko iruindarrak Replasa Beti Onakekin jokatu ditu azken hiru denboraldiak. Kelly Fonkeng Malkaitz klubean hezia, 16 urterekin egin zuen debuta Zilarrezko Mailan eta Espainiako beheko selekzioekin aritu da. Izan ere, Jubenil mailako selekzioarekin, Urrea lortu zuen 2023an Bakun egindako Europako Txapelketan baita ere 2024an Txinako Munduko Txapelketan eta Zilarra 2025ean Mazedoniako junior mailako Europako Txapelketan.
super amara Bera Berak jokalariengan itxaropen handia du, izan ere, defentsarako gaitasun handia du eta pibote aldean posizioa irabazteko gai da.
Aitzitik, urtebete Lanzaroten eginda, Melinda Louis Donostiara itzuliko da Laura Hernándezen ordez eta Elena Amoresekin bat egin du ezker hegalekoan. Denboraldi borobila betetzen ari da Zonzanas Car Plus Lanzaroten, erreferentziazko jokalari izanik eta ligako bigarren golegile nagusiena.





































