Bera Bera

Select your language

Lucía Prades, Anne Erauskin, Maitane Etxeberria eta Nicole Wigginsek Josean Gasca kiroldegian aurkeztu dute gaur goizean Donostian Kopako XLVII. edizioan jantziko duten kamiseta.

2022an beltza izan zen, 2024koak keinu bat egin zion errugbi taldeak 2004an irabazi zuen Kopan erabilitakoari eta aurten super amara Bera Berak klubaren kolore urdin eta laranjei leial jarraitzea erabaki du. Neguak egindako kamiseta diseinu modernoa du, patroi abstraktuak osatzen dituzten tonu apur bat ilunagoekin. Atezainen kasuan bi modelo dituzte, bata lila eta bestea berde argia.

super amara Bera Berak ez du bigarren ekipaziorik atera, Kopako antolatzailea denez, beti lokal gisa jokatuko baitu.

“Gogokin kamiseta estreinetzeko” adierazi du Maitane Etxeberriak. “Desberdina da, oso polita, espero det jende askok eramatea jantzita” adierazi du kapitainak.

Larunbatean, super amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid hartuko du Gascan (19etan) liga erregularra amaitzeko. “Etxerako lanak eginda, lasaitasunez helduko diogu partidari baina selekzioekin egonda, ondo etorriko zaigu” azaldu du Etxeberria. Denboraldiko zatirik erabakigarriena sartzeko zorian egonda, gipuzkoarrak onartu du “nekea nabaritzen dela baina orain politena dator eta gogokin gaude”.

Era berean mintzatu da Lucía Prades atezaina. “Azal berria zoragarria da”. Bere ustez, “Kopa gogo gehien eragiten digun ekitaldia da, hiru astera dago, emozionatuta gaude”. Malagako garaipenak larunbat honetan Aulari irabazteko presioa saihesten du, baina nazioarteko atezainak “hurrengo helburuetan” pentsatzen du. “Momenturik onenak datoz, bizia eta denoi jokatzea gustatzen zaigun uneak”, adierazi du.Aula Kopako final-laurdenetako aurkaria izango denez, “prestatzeko balio digu, partida desberdinak izango direla jakinda”.

Kamiseta jada salgai dago venta.berabera.com webgunean 45 euroren truke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores