Bera Bera

Select your language

Zuazo Barakaldok bi areetan azken minutuetan gehiago asmatu duelako Euskal Kopako  aurtengo txapelduna izan da, Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatako lehian (23-25).

super amara Bera Bera partida ondo hasi zuen, defentsan jarrera ona eta erasoan asmatu zuen Gavilan, Erauskin eta Amoresen bitartez (4-1). Zuazori kosta egiten zitzaion baloia mugitzea, baina Hernandezek asmatu egin du Zabala Goñiren aurrean, lehen 20 minutuak jokatu zituen atezaina aulkira joan da hiru geldiketekin.

Bajak ikusita, Alvarez taldea orekatzen saiatu zen, Iberdrolakoa eta Zilarrezkoa nahastuta, eta Kruijswijk sartu du hasieratik. Gavilanek 8-3koa jarri du, baina kanporatu dutenean bere taldeak nabaritu zuen. Amilibiak aldeak murriztu ditu eta ondoren Permachek sei metrotan jaso du. auper amarak Ferreira atezainarekin talka egin du eta partida bi aldeetan egindako akatsetan sartu da. Zuazori mesede egin dio, berdinketa lortzeaz gain, aurretik jarri baita Amilibiaren kontraeraso batekin (9-10). Gavilán itzuli da berdinketa lortu du atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian Permach eta Amilibia jokalrien golekin Zuazok tartea ireki du, baina Amoresek eta Murgiondok berdinketa lortu dute. Talde bizkaitarrak defentsa gogortu du (hiru kanporaketa 13 minututan) baina donostiarrek Polo atezainaren aurka talka egin dute, nahiz eta Bautista ere bikain aritu da (lau geldiketa bigarren zatiko hamar minutuetan).

Wiggins 40. minutuan sartu d,  penalti bat gelditu du eta ondorengo aldaratzea, baina ezin izan du Lopez geldiarazi, Polok Amoresen penaltia gelditu dio (47": 16-18), baina Urretabizkaiak berdinketa (51 ": 18-18) ezarri du.

Zaballak, barneratzean, aurreratu du Zuazo; Amoresek, erantzun du, baina Saizek ere (52 ": 19-20), Permachen kontraerasoa gauzatu du, Frescok barruraino sartu da. Landerak hegaletik birritan asmatu du Euskal Kopa Barakaldora eramateko, Gavilanen ahaleginak zapustuz (23-25).

Fitxa: super amara Bera Bera 23, Zuazo Barakaldo 25

super amara Bera Bera 23 (10+13): Zabala Goñi, Amores (6, 3p), Vázquez (1), Gavilan (6), Fresco (2), Kruijswijk (3, 2p), Erauskin (1) – hasierako zazpikoa- Urretabizkaia (2), Maren del Campo, Murgiondo (1), Tapia, June del Campo (1), Bautista (o.a.), Wiggins (o.a.).

Zuazo Barakaldo 25 (10+15): Ferreira, González, Hernández (4), Zaballa (3), Permach (4), Saiz (4) eta Ben Chayhab – hasierako zazpikoa- Landera (2), Puigbo (1). Amilibia (3), López (4), García eta Polo (o.a.)

Epaileak: Goenaga eta Gurrutxaga (euskaldunak)

Kanporaketak: Gavilan eta Amores super amaratik eta González, Hernández, Permach eta Puigbó Zuazotik.

Partzialak: 4-1, 7-2, 8-3, 8-5, 9-8, 10-10 – atsedenaldia- 13-13, 14-14, 16-16, 17-18, 19-21 eta 23-25.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores