Asteburuan hamar partida jokatuko dituzte Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Nabarmentzekoak, bi. Larunbatean 20etan, Bera Bera Donibane kadete mutilen taldeak Bidasoa hartuko dute Bidebietan bigarren postua jokuan duelarik. Igandean, 12,15etan berriz, Zilarrezko Bera Berak Sustatuz Los Chelines taldea hartuko du Bidebietan bertan.
Castroko taldea hirugarrena da sailkapenean, donostiarrak baino bost puntu gehiagorekin. Joaneko partidan, Bera Berak berdinketa urratu zuen. Liga amaitzeko bost jardunaldi falta direla, azken aurreko partida izango da Bidebietan.
Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Urdaneta hartuko du Bidebietan, igandean 10,15etan eta kadete taldeak, berriz, 16,15etan larunbatean Basauri. Senior mutilak Hernanin arituko dira Hernanin. Beste jubenil taldeak ere Bidebietan izango du hitzordua larunbatean 13etan Leizaran hartuz, kadetak Artalekun eta infantil neskek, Urdina Legazpin; Laranja larunbatean 10,15etan Eibarrekin Bidebietan eta mutilak, Yoldin.




































