Carmen Arroyori egin zioten erresonantziak baieztatu duenez, super amara Bera Berako albokoak, besteak beste, haustura partziala du (II. gradua), lodituta eta edemarekin, ezker orkatilako peroneo-kalkaneoaren txertatze distalean.
Zarautzen jokatutako Euskal Kopako finalerdian orkatila bihurritu zuen Arroyok. Aurrekoaz gain, III. graduko lesioa du aurreko lotailu peroneo-astragalinoan, eta zenbait hezur-edema.
Diagnostikoak ez du ebakuntza kirurgikorik behar, baina Carmen Arroyok hurrengo lauzpabost partidak galduko ditu.
Bestetik, Elke Karsteni erresonantzia egin diote gaur eskuin belaunean duen lesioaren jakite aldera.


































