Sabino Arana Fundazioak gaur goizean iragarri duenez, azaroaren 11n bere Patronatuaren bileran, aho batez erabaki zuen Bera Bera Eskubaloiari ‘Sabino Arana 2025 Saria’ ematea, egindako kirol lan nabarmenagatik.
Fundazioak erakunde edo pertsona ospetsuek gizarteari zerbitzua emateko duten gaitasuna eta bokazioa aitortzen du. Bera Bera Eskubaloiaren kasuan, Arantxa Tapia presidenteak “ibilbide bikaina” nabarmendu du, “palmares apartarekin, Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi nazioartearen proiekzioa bultzatu duen kluba, zaletasun sendoarekin eta balio etikoekiko eta aukera berdintasunarekiko konpromisoarekin”. Tapiak azpimarratu du gure taldea “erreferente eta eredu” dela belaunaldi berrientzat, eta “emakumeen kirola Euskadin zabaltzeko egindako lana” gaineratu du.
2016an, Matxalen Ziarsolo Bera Bera eskubaloi kapitain ohiak jaso zuen Sabino Arana Saria. Saria jasotzeko ekitaldia Bilboko Arriaga Antzokian izango da, urtarrilaren 25eko eguerdian egingo den galan.


































