Bera Bera

Select your language

Maitane Etxeberriak partida borobila jokatu zuen. Zortzi jaurtiketa, izaera ezberdineko zortzi golak eta defentsan egindako lan nabarmena pistan egon zen 48 minutuetan, ezinbestekoa izan zena super amara Bera Berak 14-11koa atsedenaldian irauli eta Porriñoko Munizipalaren bi puntuak eramateko Guerreras Iberdrola Ligako lidergoan jarraitzeko. Eta gaur Federazioko adituen batzordeak jardunaldiko jokalari izendatu du.

Azkeneko hiru jardunaldietan, super amara Bera Berako jokalariak izan dira Iberdrola saria jaso dutenak. Elke Karsten 12. Jardunaldikoa eta Lyndie Tchaptchet 13. Jardunaldikoa, biek O Porriñon jaso zuten garaikurra.

Etxeberriak hegaletik egin zuen lehen gola, taldeko jokaldia gauzatuz, bi alditan partida hegaletik bertatik berdintzeko ardura ere izan zuen, 45. minutuan (20-20) eta 48. minutuan (21-21), eta, ate hutsik, bere taldea aurretik jarri zuen 49. minutuan (22-23), Donostiako taldeak egoera horri eutsi zion partidaren amaierara arte.

Ez da ohikoa Etxeberria zenbaki horietara iristea, ia 400 partida ofizialetan 962 gol egin baditu ere. Izan ere, aurretik bi aldiz bakarrik iritsi da zortzi gol egitera Ligan, 2018-19 denboraldian, Zuazoren aurka, Barakaldon, eta 2017-18an Castellon eta Bidebietan, Elxen aurka. Xixongo Superkopan (ez zen MVPrik egon edizio horretan) eta orduko EHF Cupeko kanporaketako joanekoan (Kastamonu) ere zortzi golak lortu zituen. Bere markarik onenak Valceari Gascan sartu zizkion bederatzi golei jarraitzen die, super amara Bera Berak galdu zuen kanporaketan.

Asteartean beste erronka bati helduko diote Etxeberriak eta taldekideek. Izan ere Atticgo Elche taldeak larunbatean Polonian du hitzordua European Cupean eta partida asteartera aurreratzea eskatu zuen aspaldian. 20etan Gascan izango da lehia eta Realak jokatzen duenez, garraio publikoa erabiltzeko aholkua zabaldu du klubak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores