super amara Bera Berak bigarren zatian bi entrenatzaileek izan duten 7x6 lehia irabazi du, atsedenaldian 14-11 markagailuan ageri zen emaitza kezkagarria iraultze aldera. Ismael Martinez Porriñoko entrenatzailea Alvarezen taktika berarekin saiatu da, talde gipuzkoarrak partida berdindu duenean Etxeberriaren golarekin, neurketako protagonista.
Partida ez da gaizki hasi talde donostiarrarentzat baina berehala Conservas Orbe Zendal Porriño nagusitu da. Defentsari kosta egin zitzaion Bonoren jaurtiketa kontrolatzea (5/4), eta erasoan ez zegoen abiadurik, eta horrez gain ez zuen aterik aurkitzen, Palomino ondo aritu delarik (bost geldiketa lehen zatian). Hala ere, Etxeberriak asmatu egin du eta Somazak besoa askatu zuen berdinketa lortzeko (7-7). Eta Pradesek -bederatzi lehen zatian- taldeari eustsi dio.
Hala ere, lehen zatiaren erdian, super amara Bera Bera nahastu egin da, baloi ugari galduz– bederatzi lehen zatian – Tchaptchetekin bat egin nahian, eta, gainera, bi gutxiagorekin geratu da– Prades ez da konturatu Kruijswijk kanporata zegoela-, eta Porriñok tartea ireki du, Bufornek izan dituen lau penaltiak asmatuta. Hain ziren zailtasunak erasoan, non Imanol Alvarezek 7x6 bat jokatzearen alde egin du 26. minututik eta ez du bukaerara arte kendu. Hala ere, ez du balio izan aldeak murrizteko 14-11 atsedenaldian.
Bigarren zatian, super amara Bera Bera etxekoen galerez baliatu da markagailuan hurbiltzeko, Gavilanen (piboteak jasotako lehen baloian) eta Elba Alvarezen (32 ": 14-13) golei esker. Minutu batzuetan super amara Bera Berak gol batera hurbildu da baina Porriñok erantzu du, Malloren edo Santomeren kanpoko bi jaurtiketak, esaterako. LEhen zatiarekin alderatuta bisitariek ez dute baloirik galdu. Tchaptchetek jaso du eta nabaritu egin da, hiru gol egin ditu (3/3) baina Etxeberriak – partida bikaina erasoan (8/8) eta defentsan – berdindu du lehia 45. minutuan. Manterolak hegalektik asmatu du, lezotarrak berriro berdindu du, Somazak bezala, eta gipuzkoarrak aurretik jarri zuen bere taldea ate hutsik 49.ean: 22-23.
Porriñori kosta egiten zaio jokaldia lotzea eta eroso jaurtitzea, donostiarren defentsa-intentsitateak, Pradesi lagundu ziona. Gavilanek pibotean asmatu du (22-24), Karstenek pasiboaren ertzean sartu du (54 ": 22-25). Baina, partida itxi beharrean, super amara Bera Berak bizirik utzi du, Porriñori aukera emanez lau galerekin – horietako bat Somazaren falta bat erasoan, eztabaidagarria oso–. Hala ere, Lagunak gol batera jarri ahal izan du bere taldea, baina Pradesekin topatu da eta Buforn eta Santome defentsarekin.
Ondorioz, super amara Bera Berak bere lehen bi puntuak lortu ditu 2026an, eta, gainera, O Porriñon berriro irabazteko balio izan dio, bi denboraldiz hori egin gabe egon ondoren. Asteartean (20etan) Atticgo Elx hartuko du Gascan, partida aurreratuan, talde ilizitarrak European Cupekin konpromisoa baitu asteburuan.
Fitxa: Conservas Orbe Zendal Porriño 24, super amara Bera Bera 26
Conservas Orbe Zendal Porriño 24 (14+10): Palomino, Figueira (1), Buforn (7, 4p), Prelchi (3), Mallo (2), Bono (5), Santome (2) eta Laguna (2) – hasierako zazpikoa- Zhukova, Campo, Zsembery (1), Manterola (1), Fernández, Morgana, Rial eta Ferrarín (p.s).
Super amara Bera Bera 26 (11+15): Prades, Etxeberria (8), Ogonovszky (1), Gavilan (2), Álvarez (3, 1p), Karsten (2, 1p), Amores (1) -hasierako zazpikoa- Rodrigues (1), Kruijswijk (1), Somaza (2), Tchaptchet (3), Hernández (2), Erauskin eta Wiggins (p.s.).
Epaileak: Jordi Pinilla eta Eric Deiros (kataluniarrak)
Kanporatuak: Santome Porriñotik eta Ogonovszky, Kruijswijk (2), Prades eta Gavilan (super amaratik)
Partzialak: 2-1, 5-5, 7-7, 9-9, 11-9, 14-11 – atsedenaldia- 15-14, 17-16, 20-20, 22-23, 22-25 eta 24-26


































