Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak larunbatean (18,15etan) irekiko du Guerreras Iberdrola Ligako bigarren itzulia, Conservas Orbe Zendal Porriñori bisita eginez. Izan ere, O Porriñon jokatutako azken lau partidetatik bakarrean irabazi du, bi berdinketa eta porrot batekin.

Galizako taldea 2012-13 denboralditik etenik gabe ari da emakumezkoen eskubaloiko elitean. Gipuzkoarren eta galiziarren artean 25 partida jokatu dira orain arte ligan, super amara Bera Berak 21 irabazi ditu, bi berdindu eta bi galdu. Izan ere, lehen 16 lehiak urdinak izan ziren. 20-21 denboraldian bi multzo desberdinetan zirenez ez zuten koinziditu Porriño play-downean lehiatu zelako. 21-22koan, super amara Bera Berak puntu bat urratu zuen (32-32) European Leagueko joaneko partida jokatu aurretik, Paris 92ren aurka; 23-24koan Buforn izan zen bere taldeari berdinketa eman ziona azken segunduan (22-22) eta iragan denboraldian etxekoen garaipena argia eman zen (28-24), Porriñok Bera Bera mendean hartzen zuen lehen aldia izanik. Baina ez zen bakarra izan, bigarren itzulian, otsailaren 26an Gascan, Galiziako taldeak ere garaipena lortu baitzuen (21-22). 2011-12 denboralditik, Itxakok Bera Berari bi partidak irabazi zionetik (27-26 Lizarran eta 26-27 Bidebietan), ligan ez da beste talderik izan donostiarrei partida bana irabazi dienik. Granollerseko Kopako finalerdietan mendekua hartu zuten gipuzkoarrek.

Denboraldi honetan, ez zen kolorerik egon Ligako inaugurazio partidan. Kruijswijkek ondo zuzendutako joko koralarekin, super amara Bera Bera nagusi izan zen lehen zatiaren erdialdetik.

Hala ere, 18 punturekin Conservas Orbe Zendal Porriño laugarren da – gaur postu hori gal dezake Malagak Zonzamasi irabaziz gero-, donostiarrengandik zazpi puntura. Eta ondo atera da Munduko Txapelketako geldialditik, izan ere Granollersen (21-27) eta Grafometal La Rioja (23-18) gaindituz. Paulina Buforn da ligako bigarren golegile nagusia, batez beste sei gol baino gehiagorekin partidako. Ismael Rodriguez entrenatzaileak talde orekatua sortu du. Ferrarinek eta Palominok bikote ona osatzen dute atezaindegian, Prelchi, Zhukova, Campo eta Benaches gaztearekin pibotean indargunea dute. Bono, Zsembery hungariarra, Mallo – Beti Onakeko ohia –, taldea zuzentzen dute eta Buforn jokalariaz gain, Santome da sasoiko. Hegaletan Ugazi Manterola eta Lucía Laguna nabarmentzen dira, besteak beste.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores