Bera Bera

Select your language

Azaroaren 26tik abenduaren 14ra Herbehereetan eta Alemanian jokatuko den Munduko Txapelketara Espainiako selekzioak eramago duen zerrenda argitaratu da, eta super amara Bera Berakoen parte-hartze historikoa baieztatu da: hamaika, alegia, zortzi Espainiarekin, bi Argentinarekin eta bat Brasilekin.

Ambros Martinek berretsi ditu Etxeberria – bosgarren Mundiala-, Somaza – bigarrena-, Erauskin, Tchaptchet, Arroyo, Alvarez, Prades eta Wiggins (hauentzat, lehena). Guerreras delako selekzioak Bergeneko (Norvegia) Posten Cup-ean prestatu du hitzordu mundialista, non. Norvegia eta Hungariarekin galdu eta Serbiari irabazi diote. Trierren (Alemania) jokatuko du lehen fasea, Paraguai (azaroaren 26an, 18etan), Faroe Uharteak (azaroaren 28an, 20etan) eta Montenegro (azaroaren 30ean, 16etan) taldeen aurka. Hiru taldek jokatuko dute Main Round delakoa, Espainiaren kasuan Dortmunden, C multzoko taldeen aurka (Alemania, Serbia, Islandia eta Uruguai).

Elke Karsten –zazpigarren Mundiala – eta Shula Gavilan – bosgarrena– Argentinarekin dira. Argentina E multzoan dago, eta Rotterdamen neurtuko ditu indarrak Herbehereak (azaroaren 28an, 20,30etan), Austria (azaroaren 30ean, 18etan) eta Egipto (abenduaren 2an, 20,30etan). Garra delakoa Rotterdamen geratuko litzateke Main Rounden, eta Frantziak, Poloniak, Tunisiak eta Txinak osatutako F taldearekin gurutzatuko litzateke.

Bestalde, Brasilek Micaela Rodrigues dauka. G multzoan dago, Stturgarten, eta Brasilgo selekzioak debuta egingo du Kubarekin (azaroaren 27an, 18etan). Txekia izango da aurkaria azaroaren 29an (18etan), eta lehen fasea Suediaren aurka amaituko du (abenduaren 1ean, 20:30etan). Main Rounden lau selekzio hauetako hiruren aurka neurtuko ditu indarrak: Norvegia, Angola, Korea edo Kazakhstan.

super amara Bera Berako jokalarien partaidetza historikoa duen Munduko Txapelketa, eta horrek jarraipen erakargarria egingo dio.

Ikus Mundialeko web orrialdea

Bestalde, Oihana Murgiondok eta Elene Frescok irabazi dute Portugalen jokatu den jubenil mailako txapelketa, Norvegia, Suedia eta Portugal mendean hartuta.

Entrenamenduetara itzultzea

Astebeteko atsedenaren ondoren, super amara Bera Berako gainerako jokalariak gaur itzuli dira entrenamenduetara, eta hainbat egunetan Zilarrazkoekin partekatuko dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores