Bera Bera

Select your language

Azaroaren 26tik abenduaren 14ra Herbehereetan eta Alemanian jokatuko den Munduko Txapelketa historikoa izango da super amara Bera Berarentzat, izan ere, zortzi daude Espainiak atera duen lehen zerrendan eta Argentinak eta Brasilek finkatuta dituzte deialdiak.

2026ko Europako Txapelketara sailkatzeko partidetan parte hartu zuten zortzi jokalariak, Grezia eta Israelen aurka, Ambros Martinen zerrendan daude berriro: Etxeberria –bosgarrena izan daiteke-, Somaza -bigarrena- Erauskin, Tchaptchet, Arroyo, Álvarez, Prades, eta Wiggins (hauek guztientzat, aurrenekoa). Guerreras delako selekzioak elkarretaratzea egin zuen astelehenean -super amara Bera Berak bezperan Dijonen jokatuko duenez, Genevatik Madrilera zuzenean joango ziren- eta Munduko Txapelketa prestatuko dute  Norvegiako Bergen hirian, Posten Cup delakoan, alegia. Norvegiarekin egingo dute debuta (azaroaren 20an), Serbiaren (azaroaren 22an) eta Hungariarekin (azaroaren 23an).

Amaieran, Espainiako hautatzaileak 16 edo 17 jokalariren behin betiko zerrenda emango du. 25ean Trierrera (Alemania) joango dira, eta bertan jokatuko dute lehen fasea, Paraguai (azaroaren 26an, 18etan), Faroe Uharteak (azaroaren 28an, 20,30etan) eta Montenegro (azaroaren 30ean, 16etan) taldeen aurka. Hiru taldek sailkatuko dute Main Round delakora, puntuak eramanda. Espainiaren kasuan, Dortmunden jokatuko da, C multzoko taldeen aurka (Alemania, Serbia, Islandia eta Uruguai).

Elke Karsten (zazpigarren Mundiala) eta Shula Gavilán (bosgarrena) ohikoak dira Argentinarekin eta ostiralean bat egingo dute Rotterdamen, jokatuko duten lekua. E multzoan dago Argentina eta, horrez gain, Herbehereak (azaroak 28, 20,30etan) izango du lehen aurkari. Austria (azaroak 30, 18etan) eta Egipto (abenduak 2, 20,30etan) ondoren. Garra delakoa Rotterdamen geratuko litzateke Main Rounden, eta Frantziak, Poloniak, Tunisiak eta Txinak osatutako F taldeekin gurutzatuko litzateke.

Bestalde, Brasilek Micaela Rodriguesi deitu du. G multzoan dago, Stturgarten, eta Brasilgo selekzioak debuta egingo du Kubarekin (azaroaren 27an, 18etan). Txekia izango da aurkaria azaroaren 29an (18etan), eta lehen fasea Suediaren aurka amaituko du (abenduaren 1ean, 20,30etan). Main Rounden lau selekzio hauetako hiruren aurka neurtuko ditu indarrak: Norvegia, Angola, Korea edo Kazakhstan.

Ondorioz, super amara Bera Berako jokalarien partaidetza historikoa duen Munduko Txapelketa baten aurrean gaude.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores