Zilarrezko mailako 8. Jardunaldiari ekingo dio Bera Berako bigarren taldeak Aiala Zarautz hartuz Bidebietan, igandean 12,15etan. Santanderren irabazita, sailkanpenean beste urrats bat eman nahi dute donostiarrek. Zarauztarrak berriz Los Chelines bigarren sailkatua gainditzeko zorioan izan ziren Aritzbatalden.
Zarauzko kiroldegian elkar ikusiko dute Euskal ligako taldeek. Izan ere Lacturale Bera Berako kaldete nahiz jubenil taldeek puntu premia dituzte eta larunbatean helburu horrekin aurre egingo diete Gran Camping Zarautz taldeei, 15,30etan eta 17,30etan.
Gipuzkoako txapelketatan, Bidebietan arituko dira Bera Bera Laranja infantil neskak larunbatean 11,45etan, jubenil neskak 20etan eta senior mutilak, igandean 10,15etan. Bestetik, gainontzekoak Hondarribia, Bergara, Ordizia eta Zumarraga arituko dira.

































